Miren Aranoa eta Esther Korres, EH Bilduko legebiltzarkideak Nafarroan eta EAkideek bere taldearen jarrera defendatu dute gaur hezkuntza arloko bi ekimenetan. Aldaketaren Gobernuak 0 eta 3 bitarteko zikoaren hezkuntza balioa aitortu du lehen aldiz Nafarroan azpimarratu du Aranoak, UPNk ematen zion nortasun asistentzialaren aurrean.

Gobernuak hezkuntza arloan egindako lana defendatu du Aranoak: “Haur hezkuntzako lehen zikloa eskubide osoz gure hezkuntza sisteman sartzeko bidean dago”. Legebiltzarkideak “unibertsala eta doakoa den hezkuntza defendatu du, kalitatean homogeneoa dena eta Nafarroako haur guztien berdintasuna bermatzen duena, horiek non bizi diren eta hizkuntza eredua kontutan izan gabe”.

Ingelesa

Esther Korresek berriz UPNk PAI deritzon hizkuntza eredua ezartzearen proposamena guztiz arbuiatu du. Korresek esan duenez, UPNk ingelesa atsedenik gabe defendatzeko borrokak hautu politikoari eta euskarazko hezkuntzarekin alderatzeari erantzuten dio.

“Euskara higatzeko plangintza berriak martxan jarri nahi izatea” leporatu dio Korresek UPNri, egungo nafar Gobernuak egiten dituen hezkuntza politika integralen aurrean: “Kontua ez da bakarrik klaseak euskaraz edo gazteleraz ematea, baina hori ez zaio UPNri inporta”.

Izan ere, Korresek azaldu duenez, egun eta PAI gabe Nafarroako hezkuntza sistemak lehen atzerritar hizkuntza –ingelesa- menderatzetik gertu geratzen dira nafarroako ikasleak eta bigarrenean –frantsesa edo alemanera- oinarriko ezagutza ere badute, euskara-gaztelera elebidun izan ala ez.