“Datorren urtea erabakigarria izango da Nafarroan aldaketa politiko historikoa ahalbidetuko duten akordio handiak lortzeko eta baita bake eta normalizazio prozesua indarberritzeko ere” 

 

Urteko azken egunaren bezperan, Eusko Alkartasunatik gaurkotasun politikoa gidatu duten gertaera garrantzitsuenen irakurketa egin nahi dugu, baita egoera sozial eta ekonomiko kezkagarriaren balorazioa ere, agortuta eta gobernatzeko gaitasunik gabe dagoen Gobernuak baten ondorio zuzena.

UPNren kudeaketa instituzional eta politiko negargarriaren ondorioz, bere politika sozial eta ekonomiko kaltegarrien ondorioz, erantzuteko gaitasun ezaren, gardentasun ezaren eta etengabeko nepotismo eta ustelkeria kasuen ondorioz, Nafarroako herritarrok krisi ekonomiko, sozial eta instituzional larrian murgilduta eman beharko diogu hasiera urteari.

Beti ere, urte bukatzear izan arren, jokabide irregular ugari argitzeke daude eta arduradunek ez dituzte oraindik erantzukizun politikoak bere gain hartu. Herritarrek ez dute ahaztuko lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoa zen finantza entitate bat galdu dutela. Nafarroako Kutxaren desagertze prozesuan izan diren irregulartasunen jabe da gizartea, eta badakite nortzuk izan diren Nafarroa suntsitzen duten bitartean modu lotsagabean aberastu direnak.

Zalantzarik gabe, Nafarroako Kutxa, AHT eta Nafarroako ubidea bezalako kasuek eta urtean zehar hezkuntza, osasungintza publikoan eta gizarte zerbitzuetan egindako murrizketa basatiek agerian uzten dute UPNren kudeaketa kaltegarria eta ankerra dela Nafarroako ongizatearentzat. Zenbat eta denbora gehiagoan egon UPN nafarren borondatea eta pluraltasuna errespetatzen ez duen Gobernu baten buru, are okerragoa izango da Nafarroako etorkizunarentzat.

Zentzu horretan, 2013. urteak UPN porrota frogatu du eta aldaketarako aukerak argitu ditu. Nafarroako herritarrek erregimenari amaiera emanen dion aldaketa politiko sakona aldarrikatzen dute. UPNren harresiak bera datoz eta jokaleku berria ari da irekitzen, non aldaketaren oinarriak eraikitzeko akordioak posible diren.

Gogoratu beharra dago kurtso politikoa eta gizarte eztabaidan bi mugarri historiko eta erabakigarri izan direla: EH Bildu Presidentea kendu eta herriari hitza itzultzeko xedez apirilean aurkeztu zuen zentsura mozioa eta, Nafarroaren egoerari buruzko eztabaidan oposizioaren gehiengoak bozak aurreratzeko egindako eskaera.

Bi mugarri horiek, alde batetik, agerian uzten dute UPN eta PSN elkar hartzen dutela gai garrantzitsuenetan, baina, bestalde, modu positiboan eragin dute EH Bildu, Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerraren artean konplizitateak ehuntzeko. Aldaketa ahalbidetzera eta herritarrei hitza itzultzeko aukera guztiak agortzera behartuta gauden indarren artean hain zuzen ere.

PSNren jokaerak, berriro ere aldaketarako nahia zapuzten duenak, ezin du atsekabe soziala eta politikoa areagotu, baizik eta elkarrizketa eta adostasun bilaketa indartu aldaketa zuzendu behar dugun indarron artean: EH Bildu, Geroa Bai eta Izquiera-Ezkerra. Nafarroa ezin da gaitasunik gabe eskuin zatar baten eskuetan utzi, eta ausardiarik gabeko Alderdi Sozialista batengan, zeinek ez dion utzi nahi eskuinaren makulu izateari utzi nahi. Benetako aldaketak inplikazioa, ardura, determinazioa eta konpromisoa exijitzen ditu.

Ean benetan sinesten dugu datorren urtea erabakigarria izango dela Nafarroan aldaketa historikoa ahalbidetuko duten akordio handien bilaketan, baita bake eta normalizazio planaren indarberritzean ere.

PPko Gobernuak nahiago du elkarrizketarako markoa desegin eta blokeo jarrerarekin jarraitu, bakearen alde diharduten eragileekin lan egin ordez. Hori onartezina da. Egun interes alderdikoiak bakarrik begiratzen dituzten alderdien jarrera aldatzeko gehiengo sozial berri baten alde egin behar da.

Zalantzarik gabe, Nafarroak eragile aktibo izan behar du normalizazio politikoan, gatazkaren konponbidean eta herritarren pluraltasuna bermatzean, Madrildik datozen bazterkeria eta inposizioak alboratuz, eta horrela, subiranotasunean eta erabakitzeko eskubidean sakonduz.