86-iraila-4
86-iraila-4.- EUSKO ALKARTASUNA sortu zen, Gasteizko Batzar Nazionalistaren erabakiz. Proiektuak euskal gizarteko zenbait sektore biltzen ditu, aukera politiko bakezale, aurrerakoi, independentista (Euskal Herriaren subirotasuna helburu) eta zalantzarik gabe sozialdemokraziaren ildotik doana osatuz.
86-iraila-19.- Eusko Abertzaleak notari aurrean eratu zen eta estatutuak protokolizatu ziren.
86-iraila-22.- Alderdi politikoen erregistroan inskribatzeko tramiteei hasiera eman zitzaien, baina Barne Ministerioak jakitera eman zuen (irailaren 23ko gutuna) beste talde fantasma bat erregistratu zela Eusko Abertzaleak izenaz (talde hau urte batzuk geroago agertuko zen, EAJrekin koalizioa eginda Nafarroako hauteskundeetara aurketuz). (Alegazioa, irailaren 29an)
86-urria-10.- Alderdi berria Barne Ministerioko alderdi politikoen erregistroan ofizialki inskribaturik geratu zen Eusko Alkartasuna behin-betiko izenaz. (Eskaera, urriaren 7an)
86-urria-13.- Eusko Alkartasunaren Behin-Behineko Batzorde-Eragileak lehen bilera egin zuen Manuel Ibarrondo (Arabako Batzorde Eragileko gaur egungo lehendakaria) bilerako mahaiburu zela. Bilera horretan, lurraldeetako batzorde eragileetako lehendakari izendatuak izan ziren Markel Izagirre (Gipuzkoa), Juanjo Pujana (Bizkaia), Manuel Ibarrondo (Araba) eta Julio Oteiza (Nafarroa).
86-azaroa-30.- EA lehen aldiz aurkezten da hauteskunde batzuetara (autonomikoak, hain zuen ere) eta 180 mila bototik gora lortzen du EAEan.
1987ko apirilaren 3, 4 eta 5a.- Eusko Alkartasunaren Biltzar Eratzailea egiten da IruÒean. Carlos Garaikoetxea gertatzen da EAko lehendakari izendatua.
1989ko martxoaren 31 eta apirilaren 1a eta 2a.- EAren II. Biltzarra egiten da Bilbon, oinarri programatikoei eutsiz eta espazio ideologikoa indar sozialdemokrata, abertzale, aurrerakoi eta bakezaletzat berretsiz.
91-urtarrila-22.- Eusko Alkartasunak, EAJ eta EErekin batera, Gasteizko Gobernua eratzeko akordioa izenpetzen du.
91-iraila-16.- EAJ-EA-EE Gobernu tripartitoa hautsi egin zen.
92-apirila-4 eta 5.- Eusko Alkartasunaren III. Biltzarra egiten da Donostian, ìAurrerabidea eta Nazio-Eraikuntzaî lemapean.
93-ekaina-6.- Eusko Alkartasuna Euskal Ezkerrarekin koalizioa eginda aurkezten da ekainaren 6ko hauteskunde orokorretara. Itun horrek urte bereko azarora bitartean iraungo zuen (haustura azaroaren 17ko prentsan eman zen argitara)
94-abendua-26.- EAk gobernu-akordioa izenpetzen du EAJ eta PSE-EErekin Euskal Autonomia Erkidegoko gaur egungo Jaurlaritza eratzeko.
95-uztaila-4.- EAk Nafarroako Erkidegoko Foru Gobernua osatzeko akordioa izenpetzen du, CDN eta PSNrekin batera.
95-abendua-16 eta 17.- EAren IV. Biltzarra egiten da Gasteizen, ‘Elkartasuna etorkizuna eraikitzeko’ lemapean. Kongresu honetan, EAk lehen Biltzarrean (1987) erabakitako bere nortasun-zeinuak berretsi zituen, alderdi ìabertzaleî eta aurrerakoiaren ereduarekin, hain zuzen ere, eta bide baketsu, demokratiko eta instituzionalen alde dagoenarekin bat datozenak, beti ere instituzio horiek gure herriak hauteskundeetan adierazitako borondatearen ondorio diren heinean.
Jatorria: Eusko Alkartasuna