Oso-osoko arrakasta izan dute tokiko jasangarritasunaren
aldeko politikak bateratzeko asmoz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak,
EUDELek eta IHOBEk antolatutako jardunaldi hauek: 80 udalerri inguru,
20tik gora alkate eta Katalunia eta Valentziako ordezkariak ere bai tartean.
Tokiko jasangarritasuna herritarren bizitza
kalitatearen hobekuntza gisa ulertzen da, udalerri bakoitzeko naturako kapitala,
ekonomia gaitasunak eta giza jokabideak barneratzen dituen sistema erabiliz.
Kontzeptu zurruna, beharbada, baina azpian esanahi handiak gordetzen dituena:
baliabide naturalen erabilera egokia; inguruneak berritzeko duen berezko ahalmena
ez gainditzea; bioaniztasuna babestea; lurzoruaren erabilera jasangarria; mugigaitasuna
eta irisgarritasuna bermatzea; soldata duina izango duen lana lortu ahal izatea;
denontzako oinarrizko zerbitzuak; gizarte mailako zuzentasunaren eta justiziaren
hazkundea eta elkartasuna esparru orokorreko arazoen aurrean.
Horretarako, jakina, ezinbestekoa da udalak
eta mankomunitateak lanean bateratsu aritzea eta helburu hori izan dute jardunaldiek:
Tokiko Agenda 21 sustatzeko politika aurkeztea; programa hori martxan jartzeko
metodologia finkatzea eta eztabaidagunea eskaintzea.
Jatorria: Eusko Alkartasuna