Emakumeen Nazioarteko
Egunean, Eusko Alkartasunak ondoko hau adierazten du:
Martxoaren 8-a
erreferentziazko puntu da bat da gure gizarteko arlo guztietan, bai pribatuan
nola publikoan, gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal bat exijitzen
dugunontzat. Eusko Alkartasunatik ekintza politikoan emakumearen presentzia
erreal baten aldeko apostua egiten dugu eta ziur gaude, honi esker, gizarte
hobe, orekatuago eta juxtuago baten alde aurrera egin dezakegula.
Zoritxarrez oraindik
irtenbidea lortzeke duen herri batean bizi gara. Eta honetan ere emakumeak izan
duen eta duen papera azpimarratzekoa da. Paper garrantzitsua, nola nahi ere,
batez ere egunero, biolentzia bere adierazpen guztietan pairatzen duten inguruko
kide, lagun, seme-alaba eta familia eta ingurune sozialarentzat suposatu duen
laguntza, ulermen eta arreta eskeiniz.
Emakumea, ez soilik
herri honetan, baita mundu guztian ere, mundu injustu baten ondorioak pairatu
izan dituen ‘protagonista ikustezina’ da. Eta era berean, oso neurri
garrantzitsuan lagundu du inguruko elkarbizitza baketsu baten alde oinarriak
eraikitzen. Emakumea izan da bere familiarte eta inguru sozialean, distentsio
giro bat ahalbideratu duena.
Emakumeak elkarrizketarako ahalmen handia du, enpatia, ikuspuntu ezberdinak
ulertzeko, kontsentsuak lortzeko eta topaguneak bilatzeko gaitasuna; azken finean,
pertsona guztien elkarbizitza hobe bat erdiesteko ezinbestekoak diren trebeziak.
Orain dela gutxi arte, habilidade guzti hauek arlo pribatura mugatu izan dira,
ez da aukerarik izan ekarpenak arlo publikoari dagokionean egiteko.
Emakumea, nahiz
eta zailtasun eta oztopo handiak gaindituz izan, bizitza sozial, ekonomiko eta
politikoan sartzen joan den heinean, gizarteko esparru hauetan ere, emakumearen
ikuspuntua ere aintzakotzat hartzen hacia da, oraindik neurri apalean bada ere.
Gizartea osatzen duen beste erdiaren ikuspegia, alegia.
Hala ere, kezkaz
ikusten dugu, generoen arteko berdintasun eta oreka erreal baterako lorpen honetan,
gizonezkoen balioetan sustengaturiko egitura sozialak inposaturiko hormak gaindituz
beharraz gainera, badaudela beste hainbat oztopo gizartearen alde emakumeek
egin dezaketen lanari trabak jartzen dizkiotenak. Honela, bakearen lorpena helburutzat
duten guneetan emakumeak ez daude ordezkatuta gizonezkoen proportzio berdinean.
Ondorioz, Eusko
Alkartasunako emakumeak 2002 urteko Emakumeen Nazioarteko Egunean, honako hau
aldarrikatzen dugu:
- Emakumearen eskubidea
gizarteko arlo guztietan integrazio osoa izateko duen eskubidea.
– Emakumearen papera gizarte hobe baterako garapenean.
- Gizonezkoen inplikazio
beharra eta berdintasun erreal baten aldeko beren konpromezu irmoa.
– Emakumearen lana murriztu dezaketan bitartekoen aurrean gure gaitzespena :bortxakeriaren
erabilera, mehatxua, eraso, diskriminazio edo beste edozein medio dela.
- Emakumeen parte
hartzea bake eta normalizazio prozesuetan,bere potentzialitatea kontutan izanik,
munduan zehar hainbat herri eta lurraldeetan frogatuta geratu den bezala.
– Emakumeen ekarpenen balioa aintzakotzat hartzea esparru sozial guztietan,
Lurreko biztanlegoaren erdia baino gehiago suposatzen bait du.
Eusko Alkartasunako emakumeok erne egongo gara mundu juxtuago, solidarioago,
orekatuago eta azken batean, Justizia Sozialean oinarrituriko mundu baten aldeko
aldarrikapenean. Era berean, balio demokratikoek gidaturiko Euskal Herri baketsu
eta normalizatu baten alde lan egiteko gure borondatea adierazten dugu, non
hiritarrek izango duten beren etorkizuna erabakitzeko azken hitza.
Jatorria: Eusko Alkartasuna