Eusko Alkartasuna alderdi abertzale gisa eratu zen eta bere jardun politiko antolatua Euskadiren erabateko askatasun nazionala eta soziala lortzera bideratzen du. Eusko Alkartasunak; halere, beste nazio batzuekin elkartasunezko loturak ezartzeko borondatea adierazten du, Herrien Europa proiektu federal baten barruan bereziki, beti ere, nazio guztiek berdintasunean oinarritutako presentzia izango dutela ziurtatzen bada eta bakoitzak bere autodeterminazio-eskubidea benetan duela etengabe onartzen bada.
Halaber, aukera-berdintasunaren eta gizarte-baliabideak guztiok erabiltzearen printzipioan oinarritutako gizarte justuagoa lortzea helburu utziezina da gure alderdiarentzat.
Jatorria: Eusko Alkartasuna