EAJrekin batera joateko eginahalak porrot egin ondoren EAJrekin batera joateko eginahalak kale egin ondoren, EA hasi da hurrengo urtean egingo diren hauteskundeetarako aurkeztuko dituen zerrendak prestatzen. Begona Errazti EAko presidenteak esan zuen atzo bozetara bakarrik joateak «kalte baino, mesede» egingo diola bere alderdiari.
Erraztik adierazpen hauek Iruñean egin zituen, EAko kargu publikoekin izandako bilera baten ondotik. Jeltzaleekin batera hauteskundeetara ez joateko erabakiak kalteak baino gehiago «onurak» ekarriko dizkiola adierazi zuen Erraztik. «Gizarteko sektore askok jarrera politiko argia eta zehatza eskatzen dute gizarte gaietan, eta Euskal Herriaren subiranotasunaren aldeko aurrerapausoak», azaldu zuen.
Erraztik nabarmendu zuen EAko botoemalea «fidela» dela, eta ez dutela boto galerarik espero. EAJrekin izandako negoziazioetan «zintzo» jokatu dutela esan zuen, eta ez dutela beste inorekin akordioak iristeko bilerarik egin.
Aralar taldearekin akordioren bat lortzeko aukeraz galdetuta, Aralarrek lehenik eta behin «bere jarrera argitu» behar duela esan zuen. «Eurek dira definitu behar dutenak. Gure betebeharra EAren proiektuaren defentsa eginez, hauteskundeetara aurkeztea da», erantsi zuen Erraztik
Jatorria: Begoña Errazti