Euskal Autonomia Erkidegoak dagoeneko eskualdatuta dituen eskumenen barruan kokatzen da, enplegua sortzeko tresna guztiei uko egin gabe
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu Joseba Azkarragak, 2003-2006ko Enplegu Planari erreferentzia eginez, azpimarratu duenez, gaur sinatutako erakundearteko hitzarmena aurten bertan abian jarri nahi dugun proiektu baten lehen harria izango da, datozen urteetan garatu eta hobetuko den proiektuarena.
Enplegurako Erakundearteko Planari buruzko akordioaren sinaduran egin zituen adierazpen horiek Azkarragak, eta adierazi zuenez, bertan zeuden erakundeek bultzada garrantzitsu bat ematen zioten, ekitaldi horren bitartez, lanpostuen sorreran lidergoari eutsi ez ezik, areagotu ere egin nahi duen planari. Azpimarratu zuenez, plan honek enpleguaren mailak eta kalitatea hobetzeko baliagarriak izango diren neurri berriak sustatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoak dagoeneko eskualdatuta dituen eskumenen barruan, baina enplegua sortzeko tresna guztiak erabiltzeari uko egin gabe.
Azkarragak grafikoki deskribatu duenez Enplegu Planaren bitartez politika pertsonalizatuak abiaraziko dira, borondatezkoak eta doanekoak, hau da, eta horretan datza desberdintasun handiena nahierakoak, eta horietan emango den arreta familiako mediku batek ematen duenaren antzekoa izango da, baina enpleguari buruz. Xedea banakako diagnosi bat egitea izango da, eta horren arabera, pertsona bakoitzak lan merkaturatzeko dituen aukerak hobetzeko tratamendu egokiena ematea.
Printzipio horietatik abiatuz, Enplegu Planak erakunde berri bat sortzea aurreikusten zuen, orain arte dagoena batu, birbideratu, koordinatu eta, batez ere, hobetu egingo da, eta epe laburrean, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegupolitika guztien bizkarrezurra izango da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. LANBIDE berezko enplegu zerbitzu osoa izateko jaio da, eta Eusko Jaurlaritzaren mende egongo da zuzenean.
LANBIDErako gastu zenbatetsia 22.809.000 eurokoa da, 2003tik 2006ra bitarterako. 2003an lehen 3 bulegoak irekitzea aurreikusten da, esperientzia pilotu gisa, eta 2006rako 30 ezarri nahi dira.
Joseba Azkarragak azaldu duenez, bulego bakoitzean bost pertsona edukitzea aurreikusten da. Beraz, 15 enplegatu egongo dira 2003an, eta 150 sare osoa zabaltzen denean. Langile horietako bi orientatzaileak izango dira. Horrek esan nahi du 2006n LANBIDEk 600 pertsonari eman ahal izango diela arreta egunero, eta, beraz, 12.000ri hilero.
Era berean, leihatila bakarren sare baten bidez batutako zerbitzu bat egongo da sistema eskuragarriagoa egiteko. Horren bitartez, langabetuek enplegua edo laneratze- eta prestakuntza-zerbitzuak jasoko dituzte. Enplegu Planaren hiru ardatzak honakoak dira: lanerako orientazioa jardunerako ildo gisa; toki-eremuarekiko egokitzapena eta elkarreragina, eta jardueren homogeneitatea eta ekitatea.
Sailburuaren ustez, >B>ikuspegi berri honek arrakasta izan dezan beharrezkoa izango da beharren azterketan eta neurrien aplikazioan inplikaturiko administrazio guztien elkarren arteko lana.
Horren ildotik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila eragile sozial eta ekonomikoekin eta gainerako erakundeekin burutzen ari den Enplegu Plan berriak Enplegurako Erakundearteko Hitzarmenen figura plazaratzea aurreikusten du.
Lankidetza hori oinarrizko printzipio bikoitz batean inspiratuta dago: erakunde eragile guztien autonomiaren errespetua eta onarpena, haien errekurtsoak erabiliz jarduten duten neurrian; eta haien arteko ezinbesteko koordinazioa. Era berean, Joseba Azkarragak adierazi duenez hori bezain garrantzitsua da hitzarmenak egiteko egitura bat edukitzea; eta gizarte-eragileek horrekin bat egin beharko lukete eraginkortasunez.
Joseba Azkarragak azpimarratu du beharrezkoa dela gure ahaleginak berezko enplegu-politika baten alde jartzea, gai horren inguruan ditugun eskumen guztietan bildutako esperientziaz ahalik eta gehien baliatuz.
Eta hori ez da oztopo bat izango, guztiz alderantziz baizik, dagozkigun eta jaso gabe ditugun transferentziak lortzeko Jaurlaritzak atsedenik gabe egiten duen erreibindikazioa egiten jarraitu dezan. Elkarrizketa eta adostasuna eskaintzen jarraituko dugu, nahiz eta, orain arte bezala, irainak eta mehatxuak baino ez jaso, adierazi du sailburuak.
Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak bere adierazpenetan baieztatu duenez eredu zaharrak eta gure eredutik kanpo dauden sistema zaharkituak ez dira konponbidea. Enplegu-bilaketa ezin da INEMek egiten duen moduan bideratu, lan bila dabiltzan guztiak muntaketa-kate bateko pieza berdinak balira bezala. Gure planteamendua desberdina da errotik: neurriko trajea egin nahi diogu lan bila dabilen pertsona bakoitzari, zehaztu du.
Jatorria: Eusko Alkartasuna