Knörr-ek PP eta PSEri justizia inolako lotsarik gabe erabiltzea leporatu zien; hauek ez dira Gorte Frankistak, Parlamentu demokratiko eta subirano bat baino adierazi zuelarik Eusko Alkartasunak eskumen parlamentarioa defendatuko du Sozialista Abertzaleak-eko taldea Parlamentuan disolbatzeko Epaitegi Gorenak hartu duen erabakiaren aurrean. Lege parlamentarioarekin zintzoki bat egingo du, Kamarako arautegia bera beteaz. Arautegi honen arabera ezinezkoa da talde parlamentario bat disolbatzea.
Bai Parlamentuko lehendakariordeak eta EAko Idazkari Orokorrak, Gorka Knörr-ek, zein bozeramaile parlamentarioa den, Rafa Larreinak, Epaitegi Goreneko erabakiaren aurrean Parlamentuko Kamarako arautegia beteko dutela ziurtatu zuten, Knörr-ek esan zuen bezala, astakeri tekniko eta juridiko bat delako.
Larreinaren esanetan, EAk foru parlamentarioa defendatuko du bereziki, parlamentariak diren heinean hori delako gure betebeharra esan zuten, eta ikusita Parlamentuko arautegiak ez duela horrelako aukerarik kontuan hartzen, guk ez dugu arautegiaren aurka ezer egingo.
Knörr-en esanetan, Parlamentuko Mahaia hurrengo asteartean bilduko da guzti honen inguruan erabaki bat hartzeko; eta Epaitegi Gorenaren erabakiari buruz hausnarketa bat egin zuen, Epaitegi Gorenak agindutakoa ezin da bete, gure legedia eraldatzen ez bada behintzat, gure legediak ez duelako hori egiteko aukerarik ematen. Eraldakuntza bat emateko; Parlamentarien gehiengo bat behar da, hori horrela ez den bitartean ezin da horrelakorik aplikatu.
Honetaz aparte honakoa ere gaineratu zuen, ezin dugu inoren agindutara makurtu hauek ez direlako Gorte Frankistak, Parlamentu demokratiko bat baino, subiranoa eta bere kideen eskubideak eta foruak defendatzen dituena, Kamaran defenditzen duten ideologi politikoa kontuan hartu gabe.
Gauzak horrela, PP eta PSE Justizia beren nahietara egokitzeaz salatu zituen, eta berria prentsan filtratu izanaz honakoa kritikatu zuen: aznarismo eta PSOEren ahalmen mediatiko guztiak mugitzen egotea, benetan gaian interesdunak direnei ezer garbia azaldu gabe, lotsagarria da.
Jatorria: Rafael Larreina