Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak Enpleguari eta Emakumeari buruzko jardunaldi batzuk inauguratu ditu Muskizen
´Enplegu-kontuetan, emakumearen lana aintzat hartzean eta ordaintzean benetako generoaren parekotasuna lortzea dugu XXI. mendeko erronka nagusia´, esan du, gaur goizean, Muskizen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, emakumearen enpleguari buruzko jardunaldien inaugurazioan.
Hala, lan-merkatuan emakumezkoen eta gizonezkoen artean oraindik gaur egun dauden alde handiak nabarmendu ditu Joseba. Esate baterako, azpimaratu du enpresa pribatuan, lan bera eta maila berekoa eginda, emakumeek ehuneko 27 gutxiago gutxi gorabehera irabazten dutela, eta emakumeen enpleguak prestakuntza gutxiago eta soldata txikiago dutenak ohi direla.
Lan sailburuak gertatzen ari den paradoxa nabarmendu du, alegiagauzak horrela dira emakumea gero eta prestatuago egon eta hezkuntza-maila handiagoa izan arren (lau emakume langileetatik hiruk bigarren mailako edo goi mailako ikasketak dituzte; orain dela 25 urte, ordea, lau eta batekoa zen proportzioa).
Autonomia-erkidegoan emakumezkoen enplegu-tasa ehuneko 51,9koa da (Lisboako Gailurrean 2010 urterako ezarritako helburutik 8,1 puntu txikiagoa), eta ehuneko 19ko hazkundea izan du, Europako batez bestekoa 5ekoa izanik.
Joseba Azkarragak adierazi du, bestalde, ´edozein gobernu aurrerakoirentzat gizonezkoen eta emakumezkoen aukera-berdintasunak lehentasunezko helburua izan behar du´.
Bere mintzaldian sailburuak ´emakumezkoen kolektiboak duen esploratu gabeko ahalmen handia´ aipatu du, eta, bereziki, informazio eta komunikazio-teknologiei dagokienez, eta, egiaztatu duenez, Enplegua Sustatzeko Erakundeen Planari esker (2003-2006), ´emakumearen prestakuntza, sustapena eta lanaren balorazioa dinamizatuko dira, eta generoaren berdintasunaren bidean aurrerapauso irmoak egingo´.
Jatorria: Joseba Azkarraga