Eusko Alkartasunak larunbatean ospatuko den Nazio eztabaidaguneraeren lehendabiziko foro ekarpena dela eta honako adierazpena egin nahi dio euskal gizarteari:
Nazio Eztabaidagunea postura ezberdinen arteko elkartrukaketa eta debatea suposatzen duenez, EAko Batzorde Eragileak positibotzat jotzen du nazio eztabaidagunearen helburuak lortuak izan daitezen herri honetako eragile politiko eta sozial bakoitzak ahal duen ekarpena egin dezan, norberaren ideologian oinarriturik, guztien arteko Euskal Herriari buruzko diagnosia adosten saiatu gaitezen.
Larunbat honetan Leioako Unibertsitatean ospatuko den ekarpen foroa debaterako eta diskusiorako foro oso erabilgarria da EAko Batzorde Eragilearentzat, hori dela eta bere afiliazio eta militantei dei bat egiten dio ekarpen foroan parte hartu dezan eta gatazka politikoaren gainditzea, Euskal Herriaren Nazio eraikuntzarako eta Herri honen aniztasunaren babeserako baliogarriak izango diren ekarpenak egin ditzan.
Era berean, afilizio eta militante propioaz gain Euskal Gizarte osoari luzatzen diogu deia, bakoitzak bere ideologian oinarriturik eta norberaren ideei uko egin gabe elkarrizketa esfortzu honi norbere saiakera egin diezaion, guztion artean Euskal Herria eraiki eta normalizatu dezagun.
Jatorria: Eusko Alkartasuna