Muskizko EAk herriko taldeen artean koordinadorea sortzeko eskatu du
Urbil dagoen erabilera askotako eraikuntzaren debatean, Eusko Jaurlaritzako Izartu programa barruan zegoena, Muskizko taldeen partaidetza behingoz bultzatu dugu.
Ospatu diren batzarretan, 2001ko abenduaren 26an eta 2002 urtarrilaren 9an ,taldeen arduradunek haien proposamenak zabaldu zizkiguten, eta bertan konprobatu genuen moduan oso ugari eta interesanteak izan ziren. Hau, Udal erabakietan taldeek parte hartu nahi duten seinalea da, inongo dudarik gabe. Aipatu ziren aportazioak diseñoari zein gestioari zuzenduta zeuden.
Eusko Alkartasunatik zera eskatzen dugu:
- Koordinadora baten sorrera bultzatu behar dugu, guztion partaidetzarekin, gazteriarentzako errekurtsoen zentru honetako gestio aukera desberdinak ikasteko eta aurrera eramateko.
Jatorria: EA Muskiz