Eusko Alkartasunak urtero, ikasturte politikoaren hasera emanez Zarautzen ospatzen duen ohiko ekitaldian, alderdi honetako Presidenta den, Begoña Erraztik adierazi du ´uda ostean hasten den etapa politiko berri honi, abertzale gisa politika koherente eta sendo batez egin behar diogu aurre, gure etorkizuna erabakitzeko euskaldunok dugun eskubidearen errespetua ondorio duen autogobernuaren sakontze errealetik, gaur egun herri gisa ditugun arazorik garrantzitsuenei erantzuna eman diezaikegula, gizarteari demostratuz´.
Udan politika gaietan jazotako gertaera garrantzitsuenak zehatz mehatz aztertu ondoren, Begoña Erraztik, gaur egun Eusko Alkartasuna buru belarri zein gaietan dagoen azaldu du.
Honela, udazken honetan jarraituko duen Gobernuaren Planaren eztabaida aipatu du, eta azpimarratu du ´Euskal Herritik kanpoko estrategietatik menpe ez dauden jarrera politikoetatik bakarrik eman dakiekela irtenbide ditugun arazo errealei´. Gehitu duenez ´gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da oportunismo eta epe motzera bozka etekinak ateratzeko tentaziotik urrun dagoen politika mantentzea, une hauetan gure herriarentzako benetako autodeterminazioaren gauzatzeari forma emateko garaia baita´.
´Nabaria da Gobernuko Planak ez dituela gure egitasmo politiko soberanista guztiak asetzen bainan, beste urrats bat da. Aurrerapauso bat, erabat demokratikoa, non gizarteak nahi duena erabakiko duen. Beste era batera ezin izan zitekeen bezala, Eusko Alkartasunak gizartearen erabakia errespetatuko du, bainan esparru batzutatik, gizarteak erabaki dezan oztopoak jartzen ari dira´. ´Bitarteko guztietatik ukatu nahian dabiltza Gobernuko Proposamenean elkarrizketan oinarrituriko bideetatik aurreratzea´. Zentzu honetan Lopez jaunari galde dakioke, ze legitimitate ematen dion Eusko Legebiltzarrari, izan ere, bere alderdiko buruzagi batzu, esaterako Jauregui jaunak, aste honetan aipatu baitu ´estatutu gehiago´ deritzon beren proposamena ez dela Legebiltzarrean eztabaidatuko. Non, Legebiltzarrean ez bada, eztabaidatu behar dira proposamen politikoak? Legebiltzarraren erabakia, gizartearen ordezkari gisa, baliozkoa da, edo ez? Ihardesten zion Begoña Erraztik ordezkari sozialistari. ´Ardatz hauek garbi ez baditugu, zerbait oker dago´ azpimarratzen zuen. Presidentak aipatu zuenez gobernu aldaketarekin ´ezetza ezetzagatik´ inposatzen zen garaiak pasatakoak zirela uste zuen eta PSOEri esan zion ´hainbat aldiz aipatutako jarrera eta borondatea adierazteko garaia iritsi dela´.
´Alderdi sozialistak, behingoz, euskal gizartearen aniztasuna aitortu behar du eta horrez gain, onartu beharko du, gehiengoak estatu espainolarekin harreman marko berri bat eskatzen duela. Horrez gain, zilegizkoak diren abertzale espainolen egitasmoen eztabaida politikorako xedean, Eusko Legebiltzarrean, defendatu beharko lituzkete.
Guk ez diogu eztabaidari, elkarrizketari, mugarik jartzen ezta harresirik gureak ez diren proposamen ideologikoei; aitzitik, baita ere esan behar dugu, prozesu honek ezin duela inongo beherapenik izan. Ez dezala baten batek alderdi batekiko ´beleidaderik´ izan eta gehiengoak zabaldu nahi izatea, gure herriarentzat oinarrizkoak diren gauzetan amore emanez. Lurraldetasuna, autodeterminazioa…. edozein gauzetaz hitzegin daiteke eta hitzegin behar da, bainan Eusko Alkartasunak ez du inongo ´truke negoziorik´ aurrejarriko oinarrizko eskubide eta habeen aldean´ . Herriaren aurrerapausoa geldiezina denean, ezin dugu ´guztia mantentzen duen olio baltsen garaira itzuli, denak berdin jarraitzen duena bainan ezer mugitzen ez den urteetara itzuli´.
ETAren uda honetako atentatuei dagokionez, Begoña Erraztik aipatu du ´berriro ere ETA-k biolentziaz akiturik dagoen eta behin eta berriz pakean eta normalizaturik bizi nahi duela dion gizarte bati bizkar ematen dio berriro ere´, ´ETA-k beste behin egiten dakien gauza bakarra azaldu du: SUNTSITU´, inolaz ere ez duen presentzia politikoa bere gain hartu nahian.
Azkenik, afiliatu eta lagun guztiei deialdia egin zien diskurtso irmoa mantentzeko, bai oinarri demokratiko eta eskubide indibidual zein kolektiboan defentsan, zein Eusko Alkartasunak bezalako helburu politiko legitimoen defentsan, nahiz eta batzuek hauen baztertzea nahi duten bortxazko bideak erababiltzen dituztenei babes ideologikoa kentzearen aitzakipean. Asmo hori, Eusko Alkartasunak inoiz onartuko ez duen euskal abertzaletasunaren aurkako manipulazio politikoaren azalpenik okerrenetakoa da´.
´Herri honentzako pakea eta normalizazio politikoa bilatu nahi honetan, Eusko Alkartasunak ez du inongo aterik itxiko herri honek hainbeste merezi duen konponbidea ahalbidera badezake´. Honela aipatu zuen Eusko Alkartasunak ´Nazio Eztabaidagunea´n duen parte hartzea.
Jatorria: Begoña Errazti