EA – ERC – CHA
Guk, europear erainkuntzako egitasmoan historikoki konprometituak egon garen alderdien ordezkariok, kezkaz ikusten dugu, Batasun Europear demokratiko eta sozial bat kontsolidatzen ez duen, eta aniztasun nazionala jasotzen ez duen Itun Konstituzional berriaren onarpena atzeraezinezko bide bat izan daitekeela.
Konstituzio europear gisa aurkeztu nahi digutena, egiaz estatuen gobernuetako akordio bat da. Beraz, ez gaude bakarrik atsekabea sortzen digun testu baten aurrean, baizik herri ordezkaritza den ganbara batek ez eta, estatu buruek soilik onartu duten testu baten aurrean ere , honek gabezi demokratikoa adierazten duelarik. Kasu honetan, Europear Legebiltzarrak, bere berrikuntzako unean ahaztu izan dena, 2004 ko ekainean, ezin izan du prozesu eratzaile errealean parte hartu. Egoera honetan, ez da Estatu espainiar zein frantsesaren erantzunkizuna ezkutatu behar, zeinak eraiki nahi dugun Europa hau gabetu nahi diguten eta zeinak gure herri eta beren ordezkari guneen kanporatzearen erantzunkizun zuzena duten.
Ikuspegi formal batetik, prozesua haseratik biziatua hasi zen, Konbentzioan , Estatuek erralitate ?regional? en inguruan azterketa taldearen eraketari eta atariko eztabaidan europear herrialde konstituzionalen parte hartzeari uko egin ziotenean.Behin prozesua amaitu zenean, Itun zirriborroa, beraien artean azken testua negoziatu zuten estatuen eskura pasa zen herrialde hauek erabat alde batera utziaz, eta beren parte hartzea ez onartuz. Nekez hitzegin daiteke subsidiaritate eta proportzionaltasun printzipioez , eta gure lege batzarren eskuduntzekiko errespetuaz, kudeaketa eta eskuduntza esklusiboak dituzten eta europar hiritargoaren ordezkaritza zabala suposatzen duen komunitate nazionaletako gobernu zein legebiltzarrei ahotsik eman ez zaienean.
Guk beti defendatu izan dugu burujabetza herriei dagokiona.Gure herriek, bada, beren parte hartzea aldarrikatzen dute Europar Batasunean; benetakoa izan nahi duen parte hartzea, erabakiguneetatik kanpo egotearekin eta lotesleak ez diren ?Lurralde Komitea? bezalako erakundeekin bateraezina dena .
Europar erakundeetako berrikusketaren txostenak entitate subestatalen esistentzia aipatzen zuen, legeak egiteko eskuduntzekin, eta kontutan izateko beharra baieztatzen zuen, honela, Europar Batasunean bere koordinazio eta parte hartzea ahalbideratzeko.Baina proposamen hau ez zen Europako Legebiltzarrean onartua izan estatuen presioa medio izanik, eta bereziki, Espainiar estatuko ordezkariek egindako presioa zela eta. Beraz, aukera eder bat galdu da Europako benetako eraikuntza bat aurrera eramateko, barne aniztasuna eta europar eredu sozialaren sakontzean aurrerapenak kontutan izango dituena.
Herrietako hizkuntza eskubideak jasoak izan dira besteak beste, Lurralde hizkuntza edo hizkuntza minorizatuen Europar Kartan, eta bere betetzea exijitu behar dugu. Bainan orain artean azpimarraturiko gabezia guztiak ez dira zuzentzen Itunean gure hizkuntzak jasotzearekin. Ezin daiteke inolaz ere onartu komunitate nazionaletako hizkuntza eta kultur eskubideak ituna gure hizkuntzetara itzul dadinera murriztea.
Baina gure aldarrikapen politikoak, ezkerreko alderdi gisa haratago doaz. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Eskutitza testura gehitze hutsa, oso egoki ikusten duguna, ez da nahikoa justizia sozial eta inguru giroaren bermea izango den eredu sozial bat lortzeko. Alde formal eta prozedurazkoaz gaindi , aurrerakuntza eta eredu sozio-ekonomiko iraunkorrarekin identifikaturik gauden indar politikoentzako, itun honek gabezia larriak ditu, harreman sozial, fiskalitate eta inguru giroari dagokionean, gai guzti hauetan berriro ere, beto eskubidea mantentzen duten estatuen menpe uzten gaituztelako. Era berean, ezinbestekoa da demokrazia, pake, justizia eta herrien arteko elkarlaguntza eta solidaritatean oinarrituriko kanpo politika bat sustatzea.
Azken batean, guk ezin dugu inolaz ere, Itun Konstituzional berri hau onartu, prozesuaren prozedura eta forma aldeko dibertsitatea kontutan izanik, edukin demokratiko eta sozialetako gabeziak , eta batez ere, gureak edo beste entitate subestalen berariazko estaturik gabeko nazioen onarpen eza tarteko izanik. Ezin dugu guk nahiko genukeen Europa soziala eraikitzea eragozteaz gain, prozesu honetan benetako parte hartzea ukatzen digun testua onartu.
Guk, demokrata eta Europazale sinisdunak, politika egiteko modu honengatik Espainiar estatuari atentzioa deitu behar zaion unea iritsi dela uste dugu. Prozesu eraikitzailea benetan europearra izan dadin; hau da, irekia eta parte hartze zabalekoa, gure herrien etorkizun hobe baten itxaropena itun honi babesik ez ematea dela sinetsita.
Jatorria: Eusko Alkartasuna