´PSOEren aurpegirik zikinenaren adibide den gizonaren isiltasuna erosteko araudia bortxatu dutela´ adierazi du
Joseba Azkarraga sailburuak Espetxeetako Zuzendaritzarekin izan dezakeen edozein lankidetza ´bertan behera´ utzi duela iragarri du gaur. Lankidetza ez da berriz hasiko Enrique Rodriguez Galindo jeneralaren kartzela-irteera argitzen ez den bitartean.
Galindo kartzelatik ateratzea ´ekintza oso larria´ dela adierazi du Azkarragak eta Espetxeetako Zuzendaritzak ´egiazko informazioa´ eman beharko diola gaineratu du.
Justizia sailburuaren iritziz, ´araudia bortxatu dute Felipe Gonzalezen garaiko PSOEren aurpegirik zikinenaren adibide den gizonaren isiltasuna erosteko´.
´Egungo Gobernu sozialistari eta Espetxeetako Zuzendaritzari Barrionuevo Barne ministro ohiak zerekin egin zion mehatxu´ argitzea ´ezinbestekotzat´ jo du Azkarragak, ´75 urteko kartzela-zigorra zuen gizon bat etxean baitago bost baino gutxiago beteta´.
Jatorria: Joseba Azkarraga