Justizia sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, neurri hori dagokionean baino ez da erabili behar da eta ez modu orokorrean, joan den astean askatu zituzten Jarrai-Haika-Segi auziagatik auzipetuta dauden sei lagunen kasuan bezala. Behin-behineko presoaldia gehiegi erabiltzen dela salatu du gaur Joseba Azkarraga Justizia sailburuak eta, adibide modura jarri du, gehienezko epea beteta, joan den astean aske utzi zituzten Jarrai-Haika-Segi auzian auzipetuta dauden sei lagunen kasua.
“Boulevard” Radio Euskadiko saioan egin dioten elkarrizketan, Azkarragak esan du neurri hori dagokionean bakarri erabilik behar dela eta ez modu orokorrean.
Haren hitzetan, ez da logikoa lau urte kartzelan egon ondoren aske uztea, gero kartzelara sartuko dituzten jakinarazi gabe, oraindik epaiketa ez baita bukatu.
Halaber, Azkarragak galdetu du epaiketaren ondoren aske uzten badituzte ea nork “ordaindu” behar dien lau urte preso egotea. Oro har, epaiketarik gabe preso daudenen egoera aintzat hartzeko eskatu du.
Ikuskatzaileak
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketara bidali dituen ikuskatzaileek itzulpenekin hainbat arazo daudela jakinarazi diote Azkarraga sailburuari. Haren esanetan, itzultzaile batzuek ez dute bere zeregina ongi bete.
Alfonso Guevara epaimahaiko presidentearen jarrera, berriz, zuzena dela aipatu du Azkarragak, ikuskatzaileek ez omen dute harengan jarrera desegokirik ikusi eta.
Jatorria: Joseba Azkarraga