statuko fiskal nagusiak Aukera Guztiak herri-ekimenaren sinatzaileek Batasunarekin zerikusia izan dezaketelakoan abiatu duen elkarrizketaren harira adierazpena egin ditu Joseba Azkarragak Estatuko fiskal nagusiak Aukera Guztiak herri-ekimenaren sinatzaileek Batasunarekin zerikusia izan dezaketelakoan abiatu duen elkarrizketaren harira adierazpena egin ditu Joseba Azkarragak.
Justizia sailburuak adierazi duenez, “Alderdien Legea beteko balitz Alderdi Sozialistak ezin izango luke apirilaren 17ko hauteskundeetan parte hartu”. Azkarragak azpimarratu du Alderdi Sozialistako hainbat kidek “GAL kasuarekin lotura” zuzena dutela eta legez ezin izango luketela, beraz, hauteskundeetan egon.
Azkarragak Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak hartutako erabakia salatzeko asmoz egin ditu adierazpenok. Izan ere, Conde-Pumpidok esan du Aukera Guztiak herri-ekimenaren alde sinatu duten hainbat lagunek Batasunarekin eta kale borrokarekin harremana izan dezaketela eta berau aztertzeko ikerketa bideratuko duela.
Haatik, Joseba Azkarragak azaldu du ez duela ikerketen gaineko baloraziorik egingo, “epailen zeregina” baita. Halere, prozesuarekin aurrera jarraituz gero alderdi guztiak aztertzeko eskaera luzatu dio Estatuko fiskal nagusiari. PSOEko kide diren eta Estatuko terrorismoa dela eta kondenatuta edo auzipetuta dauden lagunen kasuak ikertzeko gonbitea egin dio. Azpimarratu duenez, “Alderdien Legea beteko balitz, PSOEk ezin izango luke ziurtasun osoz datozen hauteskundeetan eskuhartu”.
Jatorria: Joseba Azkarraga