ASLEren Batzar Nagusiari hasiera eman dio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak ASLEren Batzar Nagusiari hasiera eman dio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak pertsonen kudeaketaren kalitatea eta gizarte-erantzukizuna nabarmendu zituen, lan-elkarteek berez dituzten balio gisa. Gaur Donostian izan den Euskadiko Lan Elkarteen Batzar Nagusiaren hasieran Joseba Azkarragak esan duenez, zalantzarik gabe kalitatearen iturria erakundeen lanaren giza arloan dago.
ASLEk antolatutako ekitaldi horretan Enpleguko arduradunak esan duenez pertsonen kudeaketaren kalitatea oinarrizko osagaia da enpresen plangintza estrategikoaren prozesuan eta lan-elkarteek, horren ildotik, egitura egokia eskaintzen dute pertsonen sormena, motibazioa, satisfazioa eta garapena sustatzeko. Pertsonen kudeaketaren kalitatea lortzeko konpromiso, motibazio eta partaidetza handiak behar dira, eta balio horiek lan-elkarteen forma-egituran bertan aurkitzen dira, azpimarratu du Joseba Azkarragak.
Gizarte erantzukizunari dagokionez, Enplegu sailburuak adierazi du ASLE bera, eta hori osatzen duten enpresak, ingurunearekiko kohesio eta konpromisoaren eredu direla. Horretaz gain, horien beste hainbat balio ere azpimarratu ditu, gizarte ekonomiako enpresen izaeran, jatorrian eta praktikan daudenak. Balio horiek garapen iraunkorra, korporazioaren gobernuaren jokabide-kodea, edo langileak enpresen baliabide nagusi gisa hartzea dira, besteak beste.
Jatorria: Joseba Azkarraga