Begoña Errazti, EAko lehendakaria Nafarroako Zuzenbide Zibilaren bilduma onartu zenetik, dibortzioa, semeÐalaba naturalen eskubideak, emakume ezkonduaren ahalmenak eta abarrekin zerikusirik zuten aldaketek beti nafar eskuinaren sektore kontserbadoreen erantzuna jaso izan dute, bai Zuzenbide Pribatuan nola orain, nafarren eskubide politikoei dagokionez, Forua argudio bezala erabili izan dute aurrerapauso sozial eta demokratikoak eragozteko.
Egun, Foru Hobekuntzaren Lege Organikoaren erreformaren inguruko eztabaidak agerian utzi du, berriz ere, erkidego honi euren proiektua ezarri nahi dutenen jarrera memento bakoitzean Nafarroan bizi garenok erabaki nahi dugunaren gainetik. Gure esparru juridikoÐpolitikoaren inguruan erabakitzeko eskubideak nafar gizartearen eskutan egon behar du, eta gure oraineko edo etorkizunerako edozein proiektuk aurrera eramateko aukera berberak eduki behar ditu, ez bakarrik teorikoak, baita ere materialak, gehiengoaren araupean besterik ez geratuz, kanpoko inolako injerentziarik gabe.Beraz, laugarren xedapena deusezteko helburuak UPNk eztabaida honi egindako ekarpen bakarra inolako mugarik gabe gizartearen borondatearenaz gain Nafarroak bere statusa erabakitzeko aukera guztiak irekiko balira bakarrik zentzua izanen luke. Oinarrizko baldintza hau kontuan hartzen ez duen edozein beste planteamenduk nafarren eskubideak gehiago mugatzea suposatzen du, egungo proiektua ez, baizik eta beste bat ezberdina defendatzen dutenen alternatibak ez onartuz. Azken batean, Nafarroaren garapen politikoari ateak irekitzea da, eta hurrengo belaunaldiei eurek ere bere erabakitze eskubidea gauzatu ahal izateko tresna demokratikoak eman, eta ez aukerak ixten jarraitu, gizarteak inoiz berretsi ez duen arau hau sakratu egiteko.Nola defenda daiteke Nafarroak erabakitze eskubidea daukala autonomi erkidegoen artean federatu eta konfederatzeko, eta kooperazio konbenioak Nafarroatik kanpoko Senatua bezalako erakundeen baimenaren beharra gabe sinatzeko, egun Konstituzioak ezartzen dituen mugak zalantzan jarri gabe?Nafarroaren Historiak agerian utzi du gure subiranotasuna galtzea eta gure autogobernu ahalmenen balio gutxitzeak botere zentralaren erabakien ondorioz eman direla, eta inola ere ez gainontzeko herrialdetako euskaldunen ondorioz. Hauek nafar eskuinak erabiltzen dituen mamuak besterik ez dira, nahasketa eta gatazka sortzeko, lehenengo, euskal nazioaren parte garela defendatzen dugun nafarren artean, eta noski, gainontzeko Euskal Herriaren aurka.Eta helburu honekin, UPNk, PPren pean, Diputatuen Ganbara erabili nahi du bere baztertze proiektuaren alde nafarrak gutxiengoa garen estatu erakunde baten babesa eskatzeko, Nafarroan eragina duten arazoetaz erabakiak hartzen diren foroan eztabaidatu beharrean, Legebiltzarrean alegia.
Berriz ere, Nafarroa Estatu gaia bihurtu nahi da, nafarrek beraiek euren elkarbizitza markoa erabakitzea ukatzeko asmoz. Eta horretarako betiko argudioak erabiltzen dituzte, gure autogobernuaren aurka inolako arriskua izan direnak, Nafarroaren Historia eta beraiek bezala pentsatzen ez dugunon intentzioak manipulatzen dutenek ongi dakiten bezala.
Hurrengo asteartean Kongresuan eztabaidatuko den Nafarroari buruzko ebazpen proposamenak, PP alderdiak hala bultzatu eta gero, argi uzten du Nafarroan bakarrik eman behar den eztabaida kanpora eta era partzialean ateratzeko irrika. 1988an Foru Parlamentuak onetsi zuen testu sektario eta partzial honek UPN/PPk Nafarroarentzat dauzkaten planteamenduetatik haratago doan edozein aldarrikapen ETAren indarkeriarekin lotzeko euren estrategia horrekin bat egiten du, baketzera eraman ahal gaituzten Gobernua eta ETAren arteko elkarrizketa posible baten interpretazioa nahastuz eta euskal gatazka deitutakoari irtenbideak bilatzeko alderdien arteko harremanak estutuz.Nafarroak erabakitzeko eskubidea dauka, ez bakarrik bere marko juridiko politikoa egun bozkatzeko eskubidea, baizik eta orain eta etorkizunean bere garapen politikoa zehazteko. Nafarroaren proiektu politikoa erabat itxi nahi izatea beti dinamikoa eta aldakorra den errealitate politikoa geldiarazten saiatzea da, eta batez ere, nafarrei (oraingo eta hurrengo belaunaldiei) nola bizi eta antolatu nahi dugun hautatzeko gure eskubidea ukatzea. Demokraziaz ari gara.
Jatorria: Begoña Errazti