EAko Batzar Nazionalak hirukoaren gobernu-hitzarmena berretsi du Begoña Errazti EAren presidentearen arabera, akordioak alderdiaren “oinarri politiko estrategikoak modu argi eta esplizituan biltzen ditu, besteak beste autodeterminazio eskubidearen defentsa, lurraldetasuna…”
EAren Batzar Nazionala ostiralean bildu zen Gasteizen hirukoaren gobernu-hitzarmenaren inguruak erabakitzeko eta alderdiaren zuzendaritzak onartutako akordioa berretsi zuen.
Begoña Errazti alderdiko presidenteak bilkuran nabarmendu duenez, hitzarmenak “EAren oinarri politiko estrategikoak modu argi eta esplizituan biltzen ditu, besteak beste, autodeterminazio eskubidearen defentsa, lurraldetasuna, subiranotasunean aldeko apustuan aurrera egitea eta herritarrei hitza ematea”.
EAren buruzagiak espero du Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra “bakegintzaren eta normalizazio politikoaren alde lan egingo duten agente aktibo bilakatzea”. Horrez gain, bere alderdiak “herri honetan dagoen gatazka politikoari irtenbidea emateko foro guztietan” parte hartuko duela berretsi du Erraztik.
Jatorria: Begoña Errazti