“Bidean jartzen dituzten oztopo guztien gainetik bakearen alde lan egingo dugula” baieztatu du. Onintza Lasa Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak arratsaldean Madrilen lehertu zen bonba-autoaren aurkako gaitzespena agertu zuen eta baieztatu zuenez, era honetako “ekintza justifika ezinek besteen proiektuekiko izugarrizko errespetu falta” erakusten dute eta ez garamatzate “inora”. Horren inguruan agertu duenez, era horretako ekintzak “gatazkaren konponbideari kontrajarrita” daude.
Hala ere, EAk bakea lortzeko bidean lanean jarraituko duela esan zuen “oztopo guztien gainetik eta egiten dituzten eraso guztien arren”, izan ere, bere hitzetan, “herrialde honek konponbidea merezi du eta gizarteak mila aldiz eskatu du”.
“Bai, lanean jarraituko dugu, baina hitzaren, errespetuaren aldetik, gizarte anitz batean bizi garenez ideia guztiek tokia dutela ziur egonda”, agertu zuen.
Jatorria: Onintza Lasa