“Aurretiko baldintzak” ezin izango dira exijitu gatazkaren konponbidea aztertzen hasi arte, Unai Ziarreta alderdiko idazkari nagusiaren arabera.
Unai Ziarreta Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak gaur adierazi duenez, indarkeriaren bukaera ez da ezinbesteko baldintza indar politiko guztiek elkarrizketa prozesuari ekin diezaioten. Baldintza hori, ordea, nahitaezkoa izango litzateke gatazkaren konponbidea aztertzen denean.
“Alderdiek jakin badakite metodologiak eta eragileak finkatu behar diren fase horretan ezin dela aurretiko baldintzarik ezarri”, adierazi du EAko buruzagiak Getxon. “Mahaia prestatzeko lanean ari dira dagoeneko, lehendakariak egiaztatu duen bezalaxe”, erantsi du.
Ziarretaren arabera, “aurretiko baldintzak” ezingo lirateke exijitu “bigarren fasea” hasi arte, hau da, gatazkari eman beharreko konponbidea aztertuko duen fasea hasi arte. “Eta indarkeriaren amaieraz ari naiz”, argitu du.
Jatorria: Unai Ziarreta