Joseba Azkarraga Justizia sailburua haserre agertu da, Euskal Autonomia Erkidegoan bi kartzela berri eraikitzeko Gobernu zentralak onartu duen egitasmoa dela eta, Madrilek ez baitu aintzat hartu Eusko Jaurlaritzaren iritzia. Argudiatu duenez, eskuduntza hori Gasteizko Exekutiboari dagokion, oraindik transferitu gabe dagoen arren.
´Eskuduntza hori gure esku izango da berandu baino lehen. Alde bakarreko erabakiak, besteak beste espetxeak transferitzeko ezezko borobila, autogobernuaren aurkako zuzeneko erasoa dira´, adierazi du sailburuak.
Azkarragaren iritziz, ´euskal espetxeetako egoera izugarriari´ espetxe berriak eraikitzeko planekin erantzutea ´eskuak garbitzeko era bat´ besterik ez da. EAEn eraikiko diren bi kartzeletako bat Donostian altxatuko dute; eta bestea, oraindik zehaztu gabeko udalerri batean.
Jatorria: Joseba Azkarraga