Eusko Alkartasuneko presidenteak ´garaileak eta garaituak´ bezalako ´terminologia belizistak´ alboratzeko eskatu du. Izan ere, ´euskal gatazka konpontzen ez bada, galtzaile bakarrak euskal gizartea eta demokrazia izango dira´. Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak gaur adierazi duenez, ´normalkuntzarako prozesua´ dagoeneko ´atzeraezina´ da. Bestalde, ´arinkeriak´ ekiditeko eta egoerari ´seriotasunarekin´ erantzuteko eskatu du, ETAren balizko su-etenari eperik jarri gabe eta ´alderdikeriaz´ jokatu gabe.
Erraztik berretsi duenez, bake prozesua ´luzeagoa edo laburragoa izan daiteke´, baina ´garrantzitsuena atzeraezina izan dadila da´. Egoera honen aurrean Alderdi Popularrak ´interpretazio arinegiak´ egiten dituela salatu du.
EAko buruzagiaren aburuz, ETAren azken agiriak ez du ´atzera pausua´ suposatzen. Erakunde amatuak ´urrats garbi bat´ emanez gero ´aldaketa garrantzitsuak´ izango direla esan du, eta beraz, ´beharrezkoak ez diren eztabaidetan´ denborarik ez galtzeko komenigarria dela gogoratu du.
Hori dela eta, Eusko Alkartasuneko presidenteak ´garaileak eta garaituak´ bezalako ´terminologia belizistak´ alboratzeko eskatu du. Izan ere, ´euskal gatazka konpontzen ez bada, galtzaile bakarrak euskal gizartea eta demokrazia izango dira´.
Natividad Rodriguezen adierazpenak ere izan ditu hizpide Erraztik. ETAk hil zuen Fernando Buesa sozialistaren alargunak atzo esan zuenez, ´indarkeriaren amaierarako prozesua geldiezina da eta justua izan beharko da´. Erraztirentzat, honelako hitzek argi uzten dute ´mugimenduak badaudela´ eta orain arten ´aurrez aurre´ egon diren aldeak ere ´mugitzen ari direla´.
Jatorria: Begoña Errazti