Eusko Arkartasunako presidentearen aburuz, ´alderdi politikoek ahaleginak egin behar dituzte urratsak emateko eta ETAk keinuren bat egin behar du´. Egungo egoera politikoa itxaropentsua da Begoña Errazti EAko presidentearen aburuz: ´ETA eta indarkeria amaitzeko une positiboa da. Bake-prozesua itzulezina da eta orain ETAri dagokio keinu argiren bat ematea. Espero dezagun azkar izatea´.
Bake prozesu batera heltzeko eta euskal gatazkari konponbide emateko ´benetako aukerak´ daudela uste du Erraztik. Horren ildoan, mugimenduak ematen ari direla esan du EAko presidenteak: ´Lan egiten jarraitu behar dugu´.
EAko presidenteak zehaztu duenez, prozesua ´itzulezina da, oztopoak izango badira ere´. Dena dela, euskal gizartea aspaldiko garaietara itzuliko ez dela ziur da Errazti.
´Alderdi politikoek akordioa erdietsi behar dute, hori da gelditzen zaigun bakarra´, esan du. Horrekin lotuta gaineratu du ziur dela alderdiak mahai baten inguruan bilduko direla.
Jatorria: Begoña Errazti