Radio Euskadin baieztatu duenez, itun horrek, biltzekotan, ´huts egitea izan zela´ onartzeko egin behar du. PPk eta PSOEk Euskal Herrian eragina izango duten erabakiak hartuko ez dituztela ohartarazi du.
Begoña Errazti EAko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan baieztatu duenez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo iragarritako Terrorismoaren Aurkako Itunaren bilera, haren sorrera ´huts egitea izan zela´ onartzeko eta desegiteko soilik egin behar dute. Horrez gain, ohartarazi du PSOEk eta PPk ´ez dituztela´ Euskal Herrian eragina izango duten ´erabakiak hartuko´ eta erabakiok ´hartzen ere ez diegu utziko´, esan du.
Jatorria: Begoña Errazti