Aurtengo maiatzaren lehena baino lehen Frantzian mobilizazio garrantzitsuak gertatu dira, edo gure ingurune gertukoenean lan istilu garrantzitsuak gertatu dira, Caballito enpresan esterako, edo gertatzen ari dira, Volkswagen-en adibidez. Egun indarrean ezartzen ari den eredu neoliberalaren kontrako jarreraren adibide zehatzak dira, langileon eskubideak murriztu eta multinazionalen mozkinak gehitzea ahalbideratzen duen eredu honen kontrako jarreren adierazle dira.
Zentzu honetan, Maiatzaren lehena, lan merkatua demokratizatzearren, enpleguaren duintasuna, lanaren kalitatea eta soldata egokien aldeko borrokan, planetako langile oraren alkartadunaren adierazle da.
Guzti honengatik, Eusko Alkartasunak bat egiten du Maiatzaren Lehenaren urteurrenean eta honako hau adierzten du:
1.- Pertsona, gizarte justicia eta alkartasuna oinarri hartuko duen beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu. Zentzu honetan, enplegu duin eta kalitatezkoaren aldeko gure apostuak ondokoa dakar:
- mugagabeko kontratazioa hedatzea
- gutxieneko soldata, gure inguruko europako herriek duten mailarekin parekatzea
- gizarte babesa, pertsona orori bermatzea
- Lanaren banaketa sustatzea
2.- Lan ezbeharren kopuru altuak onartezinak direla gogoratzen dugu, bai eta laneko ziurtasun osoak, politika aktiboak eta neurri kontundenteak behar dituela. Eta horretarako:
- lan arriskuen aurrehartzerako legea bete dadila eskatu behar da
- lan ikuskaritzaren jardute handiagoa eskatu behar da.
3.- Giza eskubide guztiak, pertsona guztientzat, une oro, hori da gure konpromisoa. Gazte zein emakume izateak ez du zertan diskriminaziorik ekarri behar lanean. Honela, tratu eta aukera berdintasunaren aldeko gure jarrera adierazten dugu. Honek dakar:
- lan berdinak soldata berdina behar duela asumitzea
- lan baldintza berdinak
4.- Lan merkatua demokratizatzeak, erabakiak hartzeko eremuak errespetatzea esikitzen duela egiaztatzen dugu.zentzu honetan gogoratzen dugu errealitate sindikal desberdindua dugula bai eta empresa egitura propioa, hooregaitik, lan harremanetarako gure marko propioa definitzeko gaitasuna eskatzen dugu. Honek zera esijitzen du:
- enplegua, formakuntza eta gizarte babesaren arloetan legegintzarako ahalmen osoa.
Euskal Herria, 2006ko maiatzak 1
Jatorria: Eusko Alkartasuna