Alderdien mahaia berehalakoan sortzeko eta prozesua bera ´bazterketarik gabe eta baldintza beretan´ bururaino eramateko deia egin dute bi alderdiek. Batasunaren eta EAren arteko bilera Erlazionatutako albisteak Mahaian adostutakoaren inguruko galdeketa egingo du Ibarretxek.
EAk eta Batasunak bilera egin dute goizean Bilbon, Begoña Errazti buru duen alderdiak talde guztiekin egin beharreko batzar sortaren artean lehena.
PSEk legez kanpo utzitako alderdiarekin atzo egindako batzarraren tankerako egitura izan du gaurkoak. Hala, Begoña Errazti, Unai Ziarreta eta Joseba Azkarraga eseri dira mahaiaren alde batean eta bestean, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia (atzoko mintzakide berak).
Bilera bukatuta, alderdien mahaia udazkenean martxan jartzeko deia egin dute Otegik eta Erraztik. Eusko Alkartasuneko presidenteak nabarmendu duenez, mahai horretan autodeterminazio eskubidearen akordiorik balego, ez du ´betorik´ onartuko. Batasuneko bozeramaileak, halaber, ´euskal agente politiko eta sozial guztiak asetzeko esparrua´ bilatzearen alde egin du.
Jatorria: Eusko Alkartasuna