Erraztik PSEri leporatzen zaio ´polemika sortzea´ Sozietateen Gaineko Zergaren inguruan ´hasieran %30-a defendatu zuelako´ Legegintzaldi amaieran erreferenduma gauzatzea espero du EAko presidenteak, baina data zehatz bat jartzea baino garrantzitsuagoa egin ahal izateko baldintzak ezartzea dela nabarmendu du.

Indarrean den legegintzaldia amaitu baino lehen Eusko Jaurlaritzak herri galdeketa egitea espero du Begoña Errazti EAko presidenteak. ´Espero dut legegintzaldia bukatzear dela egingo dela, 2 urte baitaude oraindik´, agertu du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

Hala ere, epe jakin bat ezartzea ez zaio une honetan garrantzitsua iruditzen; aitzitik, galdeketa egiteko baldintzak ezartzea lehenetsi behar dela iruditzen zaio: ´Garrantzitsua ez da data, baizik eta egitea. Garrantzitsu da benetan baldintzak sortzea eta eragitea gure herri honetan herri galdeketa egiteko´.

Izan ere, askatasun ariketa handiena herritarrei hitza ematea dela iruditzen zaio Erraztiri, eta, ildo horretatik, Josu Jon Imaz EAJko presidenteak proposatutako ´transbertsalitatea´ arbuiatu du berriro EAko buruzagiak. ´Geratzen bagara transbertsalitate horretan, edota aldez aurretik hiritarren hitza erabakitzen badute batzuek, orduan ez dugu aurrera egingo. Askatasun handiena da herritarrei hitza eman eta demokratikoki erabakitzea´.

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA

EAk ez du EAJ ezertara «behartu». «Haiek ere tasa
%30ekoa izatea nahi zuten», esan du Eusko Alkartasunako lehendakariak. Erraztiren hitzetan, enpresaburu asko
eta asko gustura dago hartutako erabakiarekin, eta hori «bi puntu altuagoa
edo baxuagoa izatea baino garrantzitsuagoa da».

Jatorria: Begoña Errazti