Parteen arteko irtenbidea ona dela Euskarirentzat sailburuaren ustez Eusko Alkartasunako eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuaren ustez, euskarazko kazetaren itxiera ´bertako langileentzat ez ezik, adierazpen askatasunarentzat ere kalterako´ izan zen. Dignidad y Justiciak hamalauna eta hamabina urteko kartzela zigor eskaera egin zuen atzo zazpi auzipetuentzat.

Dignidad y Justicia elkarteak hamalauna eta hamabina urteko kartzela zigor eskaera egin zuen atzo Egunkaria-ko zazpi auzipetuentzat, eta gaur Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuak kritikatu egin du eskaera, eta ´Egunkaria auzia-k aspaldi behar zuen artxibatuta´, adierazi du. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak duela zenbait hilabete hala eskatu zuen, artxibatzeko, auzipetuei zer leporaturik ez dagoelako, ´delitu zantzurik ez´ baitago.

Herri akusazioetako batek, Dignidad y Justiciak, atzo gauzatu zuen eskaera: hamalauna urte Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Alegria auzipetuentzat, eta hamabina urte Pello Zubiria eta Xabier Oleagarentzat. Gainera, kargu publikorako 15 urteko inhabilitazioa eskatu du lehengo bostentzat, eta 14 urtekoa beste bientzat. ´ETAren proiektuko kide´ izatea leporatu die.

2003ko otsailaren itxi zuten Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazeta, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Guardia Zibila erabili zuten ixteko. Zenbait atxilotuk tortura kasuak salatu zituzten. Operazioan Luis Goia ere atzeman zuten (duela urtebete hil zen). Uria eduki zuten denbora gehien kartzelan: 18 hilabetean.

Azkarragak (EA) gaur esan du ´bertako langileentzat ez ezik, adierazpen askatasunarentzat ere kalterako´ izan zela.

EMAKUMEAK ETA LANA

Emakumeak lan munduan gizonen baldintza berberetan sartzeko neurriak bultzatu behar direla azpimarratu du Joseba Azkarragak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak. Gaur egun ezberdintasun hori gertatzen dela nabarmendu du Azkarragak, eta, hori buka dadin, berdintasunaren aldeko neurriak hartzearen alde agertu da. «Emakumea kontratatzen duen enpresa saritu egin behar da».

Euskal gizarteak berdintasunaren alde «garrasi» egiten duela adierazi zuen Azkarragak Bilbon, Abokatutzaren Euskal Kontseiluak egindako jardunaldietan. Gobernuak gizartearen eskari horri erantzun behar diola azpimarratu zuen bertan. Baldintza berdintasuna eskaintzen duten lanpostuetarako sarbidea sustatu behar du gobernuak horretarako.

Lanaren eta lanetik kanpoko bizitzaren arteko oreka bermatzea eta bikotearen lan banaketa ere garrantzitsuak dira, Azkarragaren iritziz. Jaurlaritzak emakumeek lanak pila ez ditzaten hartu dituen neurriak gogora ekarri zituen, seme-alabak izateagatik baimenak eta lanaldi murrizketak kasu. Alor horretan lortutako emaitzak espero ez zituztela onartu zuen, horretaz baliatu zirenen artean %5 baino ez baitziren izan gizonak.

BIDE LUZEA EGITEKO.

Egindako lana azpimarratu zuen Azkarragak, baina berdintasuna lortu arte «bide luzea» gelditzen dela onartu zuen. Horretarako, Jaurlaritzak lan munduan sartzen errazteko egingo dituen programetan berdintasunaren aldeko neurriak hartuko dituela esan zuen. «Lanean izaten den sexu jazarpena bukatzea» ere azpimarratu zuen.

LAN AUKERA BERBERAK

Emakumeek lan merkatuan aukera berdinak izan ditzatela eskatu du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak. Emakumeentzat diskriminazio positiboa egingo duten Jaurlaritzaren neurriak iragarri ditu, aukera berdintasunaren alde.

Jatorria: Joseba Azkarraga