Gaur egungo egoeraren aurrean, ´nazio honekin konpromisoa dutenek bat egin´ behar dutela uste du EAren buruak. Begoña Errazti EAren lehendakariaren ustez, tamalgarria´ da EAJ barruan kide batzuek esatea galdeketa ez litzatekeela egin beharko ETA martxan dela. ´ETAk existitzen duenez, esaten dute, euskal herritarrok ez dugu ezertarako eskubiderik´, adierazi du Erraztik EAJren kide batzuez. Atzo Iñaki Azkuna Bilboko alkateak (EAJ) eragozpenak jarri zizkion galdeketari.
Jatorria: Begoña Errazti