Europako Batzordeak berri bat euskeraz argitaratu du lehen aldiz bere web orrian. Artikulua Bilbo eta Zeebrugeko portuak lotuko dituen arku atlantikoko lehen autobideaz ari da. Euskeraz dago idatzia, eta segidan gaztelerara itzulita.
Euskerak Europako erakundeetan bere tokia izan dezan aurrera eramandako ekimenak ugariak izan dira, eta dira, baina gutxitan iristen dira hau iritsi den tokira. Euskadiren Ordezkaritzak Bruselan negoziaketa ezberdinak aurrera eraman ditu Europako Batzordeak bere web orrian argitalpen bat euskaraz sar dezan lortzeko. Lehen argitalpen honetarako, Euskal Herriarekin zerikusirik duen egitate bat erabili da; hain zuzen ere, joan den irailak 26an ireki zen Bilbo-Zeebruge itsas autobidea, zeinaren helburua Euskadiko errepideetatik 100000 kamioi kentzea den.
Mikel Irujo, Eusko Alkartasunako Eurodiputatuak positiboki baloratu du Europako Batzordeak emandako lehen pausu hau. ´Espero dut pausu sinboliko batean ez geratzea eta euskeraz argitalpenak aurkitzea europar erakundeetan egunerokotasunean sartzea eta ez berri bat izatea.´ Erromako Tratatuaren 50 urteak ospatzen ditugu, Europar Batzordeak gure hizkuntzan berri bat argitaratzeko behar izan duen denbora berdina.
http://ec.europa.eu/news/around/071008_esp_es.htm
Jatorria: Mikel Irujo