EAko kontseilariak diren Esther Larrañaga eta Tontxu Camposen ustez, Eskolako 21 Agendak EAEn duen osasun onaren seinalerik onena da, UNESCOk iraunkortasunerako hezkuntzako ohitura onen adibide gisa nabarmendu baitu. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako EAEko ikasle eta irakasleen hamarretik bederatzik, dagoeneko, iraunkortasunerako Eskolako 21 Agendan esku hartzen dute. Datu hori gaur eman dute Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak, eta EAEk Eskolako 21 Agendaren arloan duen osasun onaren seinalerik onena da.
Larrañaga eta Campos izan dira buru gaur goizean, Abadiño BHI ikastolan, 2007-2008 ikasturte honetan Eskolako 21 Agendan sartu diren ikastetxeei ongietorria egiteko ekitaldian.
Zehazki, aurten sartu diren ikastetxeen kopurua 79koa, da eta aurreko ikasturtekoei batuta, dagoeneko 420 dira ekimen horretan sartutako eskolak. Horrek esan nahi du 10 zentrotik sei Eskolako 21 Agendan daudela EAEn: duela bost urteko kopurua 10 aldiz biderkatzea esan nahi du horrek (2003-2004 ikasturtea), orduan 43 zentro bakarrik baitziren partaide (EAEko guztien % 6).
UNESCOren aintzatespena
Campos eta Larrañagak esker ona agertu dute ikasleen, irakasleen eta ikastetxeen lanagatik, arrakasta horren egiazko egileak direlako, eta onuradun nagusia euskal jendartea bera izango da, ez oraingoa bakarrik, baizik baita etorkizunekoa ere. Lan horrek UNESCO bezalako izen handiko erakunde baten nazioarteko instantzia baten onespena jaso duela azpimarratu zuten. Gogorarazi zuten moduan, EAEko Eskolako 21 Agenda nabarmendu du UNESCOk, iraunkortasunerako hezkuntzaren alorreko ohitura onen adibide gisa.
Edonola ere, bai Larrañagak eta bai Camposek behin eta berriz agertu zuten beren borondatea Eskolako 21 Agenda 2012rako derrigorrezko irakaskuntza osora hedatzeko.
Horretarako, Iraunkortasunerako Hezkuntzarekiko Konpromisoak duen garrantziaz ohartarazi zuten: Campos eta Larrañagaren sailetan egindako agiri estrategikoa da, eta hasi dira EAEko ikastetxeetan aplikatzen. Lau jarduketa-eremuei eragiten dien konpromisoa da: hezkuntzaren kalitatea hobetzea; egungo hezkuntza-sistema iraunkortasunerantz bideratzea; herritarrek iraunkortasunaren inguruan duten kontzientzia eta ezagutza garatzea; eta eragile guztiak trebatu eta prestatzea.
Jatorria: Tontxu Campos