EAko idazkari nagusiaren arabera, Euskal Herriaren erabakitze eskubidea ez ezik, giza eskubide guztiak eta elkarrizketa babestu beharko lituzkete koalizio horretako alderdiek. Hiru aste barru EAk buruzagitza berria aukeratzeko egingo duen batzarrari dagokionez, adostasunera iristen asmatuko duen presidentea nahi du.
Beste zenbait politikarik -Joseba Egibar jeltzaleak, kasu- aurrez egindako proposamenarekin bat eginez, hurrengo martxoko Espainiako Kongresuko hauteskundeetan Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde dauden alderdiak bloke batean aurkeztearen alde egin du Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak.
Erabakitze eskubidea ez ezik, giza eskubide guztiak eta gatazka konpontzeko metodo gisa elkarrizketa babestu beharko lituzkete bloke horretako alderdiek: ´Espainiako Kongresurako hauteskundeetara bloke handi baten gisan aurkeztu beharko genuke hainbat printzipioaren defentsan: giza eskubideen defentsan; batik bat, herri honek etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen defentsan, eta herri honetako gatazka politikoa konpontzeko metodo gisa elkarrizketaren denfentsan´, azpimarratu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
EA barruko egoerari dagokionez, hiru aste barru buruzagitza berria aukeratzeko batzarrean ´militanteek hitzegitea´ dela bere nahia adierazi du Ziarretak, eta horren arabera, adostasunera iristen asmatuko duen presidentea aukeratzea. Hautagai izango den ez du argitu.
Jatorria: Unai Ziarreta