Espainiako Auzitegi Gorenak gaur Botin auzian hartu duen erabakia dela-eta, EAren ustez ´Ibarretxe eta Egunkaria auziak artxibatu egin beharko lituzkete´, akusazio partikularrik ez dagoelako eta fiskalak epaiketa ez egiteko eskatua duelako.
´Bestela, Espainiako Estatuan justizia egiteko bi era leudeke: bata, arrunta, eta bestea, salbuespenezkoa eta euskal herritarren kontrakoa. Ez litzateke justua auziok ez ixtea, ezta demokratikoa ere´.
Jatorria: Eusko Alkartasuna