EAren ustez, ´premiazkoa eta ezinbestekoa da euskal sistema judiziala izatea, lotura politikorik gabea´. Espainiakoak badu halako loturarik EAren iritziz, 18/98 auzia-k erakutsi duenez.
Onintza Lasa EAren komunikazio idazkariak dio Espainiako Auzitegi Nazionala ´demokrazian zentzuzkoa denetik urrutirago´ joan dela auzi horretan, ´eskubide zibil eta politikoen urraketa egon delako. Izan ere, auzitegiak interes politikoetan oinarritutako irizpideak erabili ditu. Justizia politika egiteko tresna bezala erabiltzen denean, utzi egiten dio justizia izateari´.
Jatorria: Onintza Lasa