Horrelako gertaerek tristura ekartzen dutela dio Unai Ziarreta EAko presidenteak, baina aurrera egin behar dela «jendillaje horri» erakusteko indarkeria ez dela bidea: «Jendea konbentzitu behar da hitzekin eta ekintzekin horrelako atentatuekin ez dela ezer lortzen sinets dezan».
Bestetik, Ziarretak proposamena egin dio gizarteari ETAren indarkeriaren gainean gogoeta egin dezan: «Gaur egin behar dugun galdera da, ea gure seme-alaben etorkizuna basati hauen eskuetan utz daitekeen». EAko presidentearen esanetan, herriaren etsai nagusia ETA da eta gizartearen borondateari muzin eginda «hilketen estrategia» inposatu nahi du.
Jatorria: Unai Ziarreta