Mikel Irujo Europar Parlamentuko EAko ordezkariak gaur konferentzia bat antolatu du Greziak ´ahaztuak´ dituen bi t alde minoritariori ahotsa emateko; mazedoniarrak eta sartaldeko traziarrak. Izan ere talde hauek Grezian guztiz alboratuta daude, eta ezin dut estatuarekin elkarrizketarik izan. Berau eskatu asmoz antolatu du EAko diputatuak konferentzia. Goizean eman duen prentsa aurrekoan hasi dira jada arazoak, izan ere gela greziar kazetariz lepo zegoen. Hizlari moduan Mikel Irujo zegoen, baita Nelly Maes, Aliantza Libre Europarra (EFA ingeleraz) talde politikoko lehendakaria eta bi aditu; Halit Habipoglou, Europako sartaldeko Traziako Turkoen federakundeko lehendakaria, eta Petros Kazias, EFA-Rainbowko kontseiluko kidea. Aurkezpenak egin bezain agudo hasi dira galderak. Asko zeuden, eta denbora gutxi. Baina behin eta berriro errepikatu dituzten galderak, izan dira ea nork antolatzen zuen konferentzia (zer dauka ikusirik euskal parlamentari batek greziar asuntoekin?) eta zergatik ez zegoen greziar itzultzailerik. Irujok erantzun du estatu zentralista baten azpian bizi direnekin elkartasuna duelako antolatu duela konferentzia, beste hainbat arrazoiren artean, eta bigarrenaren erantzuna erraza izan da; Bruselan dagoen kazetari batek ez badaki ingeleraz, ezer gutxi informatu ahal izango du, eta bigarrenik, talde politikoan greziarrik ez dagoenez, ezin eskatu zezakeen greziar itzultzailea. Halako baten, Greziako Parlamentari bat altxatu da, eta prentsaurrekoa ematen zeudenen gainetik hasi da: ´Grezian ez dago halako gutxiengorik, gainera parlamentua ez da gai hauek jorratzeko lekua. hau hotelen batetan antolatu beharko zenukete, eta horrela ere, ez eta katuak ez lirateke zuek entzutera joango. Agur´. Horri, Irujok gehitu dio ´Primeran, hori bai dialogo polita´. Arratsaldean, 3tan hasi da ´Ignored minorities in Greece´ izenburupean konferentzia, eta berriro ere gela jendez beteta zegoen. Baina oraingoan, Europa osoko talde txikien ordezkariak egon dira; Greziatik hasi eta Hungariaraino, baina baita, turkoak, flandiarrak eta aberri orotan dauden ijitoak ere. Konferentzia interesgarria, bukaeran hamaika galdera, eskakizun, eta iritzi ezberdin izan dituena. Greziarrek objektiboa ez izatea leporatu diote EFAko antolatzaileei, (Irujo eta Maes), izan ere errealitatearen albo bakarra ekarri baitute hitz egitera. Hartara, Eusko Alkartasunako europarlamentariak erantzun du esanez; ´ Errealitatearen alde ofiziala entzuteko, egunero daukat aukera, albo ez ofizialaren berri jakiteko berriz, nik ekarri behar izan ditut Bruselara, euren herrian bertan entzunak izaten ez baitiete uzten´.
Jatorria: Mikel Irujo