EAko presidenteak azaldu duenez, Zapaterok Ibarretxeren akordio proposamena sinatzen badu, ´ezker abertzaleak bere estrategia eta terrorismoaren inguruko jarrera birplanteatu´ beharko du.
Unai Ziarreta EAko presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapatero kritikatu du. Transbersalitatea soilik gutxiengoan dauden erkidegoetan nahi dutela adierazi du, horrela beste alderdiak baldintzatzeko.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin izango duen bilera dela eta honakoa azaldu du: Zapaterok Ibarretxeren akordio proposamena sinatzen badu, ´ezker abertzaleak bere estrategia eta terrorismoaren inguruko jarrera birplanteatu beharko du´.
Esan duenez, alderdiak hirukoan sartzeko lehendakariaren ´oinarrizko puntuak´ sartzea ´exijitu´ zuen. Horren arabera, Gobernuari ´euskal nortasuna´ aitortuko lukeen akordiora heltzeko eskatuko lioke, eta Estatuak Euskal Herriak ´etorkizunean, modu aske eta demokratikoan hartuko dituen erabakiak´ errespetatzeko.
Ziarretak azaldu duenez, dokumentuak ´PSOE Loiolako elkarrizketan ETA eta Batasunarekin sinatzeko zorian egon zenaren ia berdina da´. Horregaitik, sozialistei eskatu die iruzurrik ez egiteko, ´Jesus Egigurenek egiten duen moduan, Loiolan eskuzabalago izan zitezkeela esaten digu, bertan ETA zegoelako, eta biolentziaren amaiera ekartzeko prest zeudelako´, azaldu du.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta