Mikel Irujo Frantziar estatuko Sarkozy presidentea Europar Parlamentuan egon da gaur, hurrengo 6 hileetan EBko presidentzia frantsesaren lehentasunak izango diren politikak azaltzeko asmoz. Lehentsuan horien artean eleaniztasunari buruzko politika ez da aipatu ere egin. Hori ikusita, Mikel Irujo Eusko Alkartasunako europarlamentariak, hiru hizkuntzetan(frantsesa, gaztelania eta euskara)eginiko hitzaldian, Sarkozy jaunari eleaniztasunaren inguruan presidentzia frantsesaren jarrera eta ekintzak zeintzuk izango diren itauna egin dio.

Iragan maiatzak 22an Kontseiluak plazaratutako Ondorioetan, Europar Batzordeari, eleaniztasunari buruzko esparru zehatza eraikitzeko gonbita luzatu zion. Batzordeak, hartara, irailerako komunikazio bat prestatuko duela gaiaren inguruan aditzera eman du. EBeko printzipio eratzaileetako bat aniztasuna dela azpimarratu ondoren, Mikel Irujok zuzenean galdetu dio Nikolas Sarkozyri zein izango den europar presidentziaren jarrera politika hauen inguruan, eta horrez gain, zein da EBko hizkuntza ez ofizialei (hizkuntza gutxitu edo erregionalak deitzen dituena frantziarrak) emango dien papera.

EAko Mikel Irujok ere gogorarazi dio presidente frantsesa, eta orain EBkoari, “Ikusiko dugu senatu frantsesak zer bozkatzen duen hurrengo astean, baian oraingoz, frantziar estatua, oso adibide txarra da hizkuntz aniztasuna europar guztien ondarea dela uste dugunontzat”.

Azkenik, Euskaraz esan dio frantziar presidenteari “Euskara, frantsesa bezala, europar guztien hizkuntza eta ondarea da” .

Irujori emandako erantzunean, Sarkozyk onartu du “ez dela aniztasunik egongo hizkuntza bakarra existitzen den heinean”, baina, demagogiaz beteta berriz ere, gehitu du “politika linguistikoa indar independentisten esku uztea, hanka-sartze handia litzateke, ea eurentzako mesede eta zerbitzu handia”. Beste behin, buruzagi frantziar baten ahotik, aniztasunaren aintzat hartzea, “batasun nazionala”-rekin nahastu nahi izan dute.

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna