Mikel Irujo EAren ustez, “PSOEk eta PPk eztabaida estali nahi dutelako jarri dituzte helegiteak, baina jakin behar da indarkeriari eta arazo politikoei konponbidea emateko herritarrei galdetu egin beharko zaiela. Orain Auzitegi Konstituzionalaren aurrean defenditu egin beharko gara; argudio asko dago. Kontsulta ez da loteslea, eta hori arlo juridikoan garrantzitsua izan daiteke”.

Mikel Irujo EAko Komunikazio idazkariak PSOEk eta PPk Kontsulta Legearen aurkako helegiteekin “edozein motatako eztabaida gertatu aurretik eztali” nahi dutela esan du, eta “gatazka politikoa eta armaturako edozein konponbide gizarteak berak” erabaki beharko duela planteatutako itaunetan.

Hala, Irujok esan duenez, orain Konstituzio Auzitegiaren aurrean “geurea defendatzeko unea da”, horrez gain, juridikoki “argudio asko” daudela ere, berretsi du.

 

Jatorria: EP/EITB24