EAJ, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua eta Aralarreko ordezkariak Auzitegi Konstituzionalean izan dira Kontsulta Legearen aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegitearen kontrako alegazioak erregistratzeko.

Unai Ziarreta EAko presidenteak, Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak, Iñigo Urkullo EAJren EBBko presidenteak, eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak Zapateroren Gobernuak Legebiltzarraren Kontsulta Legearen aurka jarritako helegitearen kontrako alegazioak erregistratu dituzte gaur goizean (10:30) Auzitegi Konstituzionalean.

Hirukoak (EAJ, EA eta EB) eta Aralarrek Espainiako Gobernuak Kontsulta Legearen aurkako helegitearen aurrean aurkeztu dituzten alegazioen oinarriak legea loteslea ez dela eta “agindua” suposatzen ez duela dira.

Iñigo Urkullu, Unai Ziarreta, Javier Madrazo eta Patxi Zabaleta alderdiotako arduradunek alegazioak Konstituzio Auzitegiko Erregistroan sartu baino ordubete lehenago azaldu dituzte nondik norakoak prentsaurrekoan.

Urkulluk (EAJ) esan duenez, alegazioak “lasaitasunez eta normaltasun osoz” aurkeztu dira, “Gobernuaren helegiteak suposatzen duen probokazioa alde batera utzita” eta erantsi duenez, “ez dakigu PPk instituzioen arteko borroka lortu nahi duen, baina gurekin ez dute lortuko”.

Ziarretaren (EA) ustez , kontsulta “demokraziaren funtsa” da eta debekatzea “oso-oso larria da”, ez digulako ez erabakitzen, ezta geure iritzia ematen uzten ere”.

Javier Madrazo EBko koordinatzaileak zehaztu du Gobernua “gezur handi bat” dela, izan ere, “ETArekin eta Batasunarekin negoziatu dutenek” orain ez dutelako biolentziaren aurka bozkatu eta indar demokratikoak Euskadiren etorkizuna erabakitzerik nahi.

Patxi Zabaletaren (Aralar) ustez, euskal gizartearentzako “bake saiakera” bat da, euskal gizarteari eta espainiarrari eragiten diona, alegia. Gainera, itxaropentsu agertu da Konstituzio Auzitegiak “denean edo atal batean behintzat” Kontsultaren Legeari baietz esateko aukerarekin.

 

Lotura: Albistea EITB24an
Jatorria: EP/EITB24