Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, parte hartu du golf zelaia eraikitzearen aurkako Bakioko manifestazioan.
Oiaga Ez Ikutu Herri Plataformak deituta, 800 bat lagunek hartu zuten parte atzo Bakion (Bizkaia), Gaztelugatxeko biotopotik gertu eraiki asmo duten golf zelaiaren aurkako manifestazioan. San Pelaio inguruan 248 etxebizitzetako urbanizazioa eraiki nahi dutela ere salatu zuten. Antolatzaileek eskari bat egin zuten manifestazio amaieran. «Ez ditzaigun egin ondoren damu izango zaizkigun eraikuntzak». EAko gazte erakundeak, Gazte Abertzaleak, parte hartu du.
Lotura: Albistea Berrian
Jatorria: Gazte Abertzaleak