Unai Ziarreta, EAren lehendakaria EAk hizpide hartu du Kontsulta Legea debekatzeko Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kaleratutako epaia

Unai Ziarreta EAko presidenteak adierazi du Auzitegi Konstituzionalaren erabakia “mespretxua” dela euskal gizartearentzat, eta ohartarazi du berdin diola zer dioten epaileek, euskal gizarteak izango baitu bere etorkizunari buruzko “azken hitza”.

Ziarretak esan du bete egin direla azken asteetako “beldurrak”. Bere esanetan, epaileen erabakia ez da ezustekoa izan, Espainiako Justiziak agindu politikoak betetzen baititu.

 

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna