EAJ, EA, EB eta Aralarrek erabaki eskubideaz

Euskadin Bakea eta Normalizazio Politikoaren Gaineko Herri Kontsultaren alde

I.- AURREKARIAK:

1º Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainaren 27an onartu zuen Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriari galdetzeko 9/2008 Kontsulta Legea, helburua izan zelarik Euskal Autonomi Erkidegoan bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko negoziaketa prozesuari hasiera ematearen gainean, hiritarrek duten iritzia jasotzea. Deialdiaren hasiera 2008ko irailaren 15erako ezarri zen herri kontsulta 2008ko urriaren 25ean egiteko.
2º Auzitegi Konstituzionalak, Espainiar Gobernuko Presidentearen eskariz, lehenbizi galarazi zuen kontsulta egitea eta bigarrenez ukatu zien defentsa judiziala Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak eta Aralar alderdi politikoei; eta, azkenik 2008ko irailaren 11an eman zuen ebazpenean , 9/2008 Legea konstituzio kanpoko izendatu du eta ondorioz baliogabe dela ezarri du.
3º.- Laburbilduz, galarazi egin da herri kontsulta egitea, honen deialdia euskal gizartearen ordezkaritzaren gehiengoak onartu zuelarik bere Legebiltzarrean bilduta.

II.- BALORAZIOA:

1ª Ene iritziz, baliogabetua izan den Legeak onartu egiten du gizarte demokratiko bateko hiritarra naizen aldetik kontsultatua izateko dudan eskubidea; eta, ondorioz, bakea eta normalizazioaren aldeko laguntasuna emateko eskubidea. Hau baliogabetzean, gai publikoetan parte hartzeko eskubidea urratzen da eta modu berean adierazpen askatasuna bera ere. Zentzu honetan, kontsulta galarazia izan da eta ezin dut nire botoa eman nire pertsonarentzat eta bizi naizen gizartearentzat hain funtsezkoak diren bi gairen inguruan, hau da, bakea eta gure gizartearen bizikidetzarako akordio politikoak bilatzea.
2ª Hiritargoaren ordezkari demokratikoak diren EAJ-PNV,EA,EB-Berdeak eta Aralar euskal alderdi politikoei ukatu egin zaie Legearen aldeko jarrerak prozedura konstituzionalaren barruan defendatzeko eskubidea, horrela urratu egin dira babes judizialerako eskubidea eta elkartzeko askatasuna .
3ª Ene iritziz , kontsulta debekatzeko funtsezko ardura, Espainiako Gobernuko Presidentearena da. Honek behin eta berriz uko egin dio esandako alderdi politikoetako ordezkariekin hitz egiteari, bakea eta normalizazioaren gaineko Hitzarmen Politikoa egiteko. Epaimahaien esku utzi du eztabaida eta akordio politikoaren bidez konpondu beharko litzatekeena.
II.- EKIMENAK: Arestiko hau guztia kontuan harturik,SINATZAILEAK honako hau nahi du:
Lehenbizi.- Alderdi Politikoei eskatzea beren programa eta egitasmoetan sartzea edo/eta mantentzea euskal gizartearentzako erabakitzeko gaitasun osoa bilatzea.
Bigarrenik.- Alderdi Politikoek Europa eta Nazioarte mailako foroetan aurkeztu eta zabalduko dituzten ekimen eta demanda guztiekiko nire atxikimendua adieraztea.

 

Izaera pertsonaleko datu babeserako araudia betetzeko, honen bidez jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak EAJ-PNV, EA, EB-Berdeak eta Aralar alderdiek aurkeztuko dituzten ekimen eta demandak kudeatu eta tramitatzeko baino ez direla erabiliko.
Halaber, jakinarazten dizugu , sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko dituzun eskubideak egikaritu ahal dituzula honako helbide honetan: Areatza kalea 2.a-3.a 48005 Bilbo.

 

 

PDF: Ikusi PDFa
Lotura: Kontsultaren aldeko web orria
Jatorria: EA, EB, PNV, Aralar