Unai Ziarreta EAko buruzagiaren ustez, bi aukera daude: egungo marko juridiko-politikoa behin betiko gainditzeko lan egitea edo itotzen gaituen Estatutu bat kudeatzen jarraitzea. Eusko Legebiltzarreko politika orokorrari buruzko osoko bilkurarako Unai Ziarretaren hitzaldi osoa PDF formatuan

Euskal Herrian “subiranotasunen arteko talka” dagoela eta marko
juridiko-politiko berri baten eta “itotzen gaituen” Autonomía Estatutua
kudeatzen jarraitzearen artean erabaki behar dugula esan du Unai
Ziarreta Eusko Alkartasuneko presidenteak gaur Legebiltzarrean,
Politika Orokorreko oso bilkuran.

Ziarretak hitz gogorrak izan ditu PPren eta PSEren aurka. “Herrialde
eredu bakarra, eurena, Espainia konstituzionalarena, inposatzen
saiatzea” egotzi die. Sozialistak eta “popularrak” karta-jokalarien
moduan aritzen direla, markatutako kartak erabilita, “Estatuko aparatu
guztiak, Armadatik Auzitegi Konstituzionalera, beren esku” daudelako,
esan du.

Aipatu auzitegiaren inguruan, berriz, hirukoak “bere burua agerian
uztera behartu” duela esan du eta, horrek, begiak ireki dizkie euskal
herritar askori, Ziarretaren ustez.

“Espainia seduzitzea ezinezkoa da”, esan du Josu Jon Imazek bere
garaian esandako hitzak gogora ekarriz. “Anbiguotasunak lekurik ez duen
puntu batera iritsi gara: edo egungo markoa behin betiko gainditzearen
alde gaude eta hori lortzeko pauso sendoak ematen ditugu edo Gernikako
Estatutua kudeatzearen alde, Espainiako Estatuaren baitan ahalik eta
erosoen bizitzen saiatzearen alde, egiten dugu”, adierazi du.

Ziarretak azpimarratu duenez, egungo Estatutua “estutzen eta itotzen
gaituen kortse bat da, txiki geratu zaigu”, hortaz, konpetentzia
gehiago izateak ez du “ez du ezer aldatuko”

 

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Unai Ziarreta/EITB24