Joseba Azkarraga Joseba Azkarraga Eusko Alkartasunako idazkari Nagusiak modu “zorrotzean” gaitzetsi du erasoa eta “arazoa ez dela soilik ETAren ekintzarena, inguruan isilik dauden guzti horiena baizik”, azaldu du.

 

Joseba Azkarraga Eusko Alkartasunako idazkari Nagusiak modu
“zorrotzean” gaitzetsi du erasoa eta “arazoa ez dela soilik
ETAren ekintzarena, inguruan isilik dauden guzti horiena baizik”, azaldu
du.

 

Azkarragak ETAren jarrera “erabat gaitzesgarria”
dela esan du. “Arazoa isilik dauden horiena ere bada, eta ez dut
isiltasun-konplizeak direla esan nahi hori, ez delako horrela, baina bai esan
dezaket isiltasuna eta beldurra daudela” erantsi du.

 

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak hedabideen aurrean egin duen
agerraldi batean, “ezinezkoa” da askatasun prozesu batez hitz egitea
“ETAk orain arteko ekintzak egiten jarraitzen duen bitartean”, esan
du.

Jatorria: EP/EITB24