Gazte erakundearentzat, PNVren zenbait sektorek, erabakitzeko eskubidea errebindikatzerakoan kredibilitate guztia galtzen dute horrelako ekintzekin
Gazte Abertzaleak-ek, akordio merkantilista politikotzat hartzen du, PNV eta PSOEek transferentzia baten eta aurrekontuetarako aldeko boto batekin egin duten trukea. Gazte erakundearentzat, PNVren zenbait sektorek, erabakitzeko eskubidea errebindikatzerakoan kredibilitate guztia galtzen dute horrelako ekintzekin. Argi gelditzen da honekin ere, euskal gizartea engainatzen dela Espainiatik behin eta berriro bere eskubide kolektiboen inguruan.
Zentzu horretan, GA-ek uste du argi gelditzen dela zein den espainiar estatuaren jokua. Behin eta berriro tranferentziarik ez dela egongo esaten duen bitartean, bere proposamen baten aldeko botoa jasota iritzia aldatzen du. Honek erakusten du, euskal gizartearen eskubideak ez direla errespetatzen eta ez direla sekula errespetatuko apur batzuen truke gizarteari sorbalda emateko inolako erreparotik ez dutenak dauden bitartean.
Jatorria: Eusko Alkartasuna