Joseba Azkarraga, Unai Ziarreta, EAko presidentea eta lehendakari hautagaia eta Rafa Larreina El presidente de EA alerta de que “volver al autonomismo significa renunciar a la resolución del primer problema del país: la falta de paz y normalización”

EAko presidente eta lehendakari hautagai Unai Ziarretak, Euskal Herriarentzat burujabetasuna eta autogobernua aldarrikatu du Gasteizen, “burujabetza baita krisiaren aurka dugun armarik boteretsuena”.

Ziarretak EAren apustua hori dela azaldu du, “Krisiak erakutsi diguna zera da; euskal gizarteak egungo zailtasun ekonomikoei aurre egiteko, baita etorkizuneko erronka politiko ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, bere tresna propioak erabili behar dituela.” Krisiari progresismotik egin behar diogu aurre; lana eratuko duen inbertsio publiko altuagoaz, politika fiskal solidarioagoaz, eta gastu sozial gehiagoz, Ongizate Estatuaren lorpenak bermatu eta hobetzeko.

IKURRIÑA LEGEBILTZARREAN

EAko buruzagiak hauteskunde kanpaina hasieran egin ditu adierazpen hauek, Eusko Legebiltzarraren aurrean, ikurriñaren irudia eraikinean proiektatzen zen bitartean, ” hurrengo lau urteetan EAk etxe honetan izango duen garrantziaren adierazle”. Martxoaren lehenaz geroztik erreferentzia soberanista eta abertzale sendoa egotea nahitaezkoa bilakatu behar da”, Ziarretak aipatu duenez, izan ere, “autonomismora bueltatzea gure herriak duen arazo handienaren konponketari uko egitea; bake falta eta normalizazio politikoa” delako.

Zentzu honetan, helburu hau lortzeko ahalegin guztiak egingo dituela azpimarratu du, eta horretarako EAk hauteskunde hauetatik sendotua atera behar da, ordezkaritza zabala lortuz legebiltzarrean. “Ezin dugu PNVk eta PSEk euskal gizartea denbora-tunel batean sartzea utzi iraganera bueltatzeko, Ardanzaren autonomismora, eta Lizarratik oraino eman ditugun burujabetasuneranzko pausuak atzera botatzera”. Ziarretak gehitu du, gainera, ” EA sendo batek bakarrik bermatu lezake hurrengo Lehendakariak soberanismoaren bidetik jardutea”, “Euskal Herria bake eta normalizaziora eramateko”.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: EA