Eusko Alkartasuna pozik agertu da UNESCOk plazaratu duen arriskuan dauden hizkuntzen munduko atlasak euskarari buruzkoak azaldu dituen datuekin. Atlasaren arabera hizkuntza ahulen multzoan jarri dute euskara, arrisku gutxien dutenen artean alegia.

Eusko Alkartasunak dio “EAEn orain arnasa hartu dezakegu, baina Nafarroan beste kontu bat da, eta zer esanik ez Iparralden. Azken bi eremu hauetan gure hizkuntzaren alde gogor egiten jarraitzen ez badugu, beste bat izango da hurrengo atlasaren emaitza, eta hori dena, Patxi Lopez bezalakoen “eusquera voluntario”aren erruz izango da.
Eta EAEn bai, euskarak babes handia lortu du, eta orain ez gara bere biziraupenaren beldur. Orian, gure erronka euskararen bizitza eta heldutasuna da; hau da, hizkuntza bizia izatea, gizarteko alor guztietara zabalduko dena, eta eguneroko bizitza egiteko balioko diguna”.
PDF: Ver PDF
Fuente: EA